Jaulkipen data: 23 otsaila 2017

Efemérides. 450 Aniversario. El Camino Español

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. 450 Aniversario. El Camino Español

HISTORIA

ESPAINIAKO BIDEAREN 450. URTEURRENA


Aurten, Espainiako Bidea izenaz ezagutzen den bidearen 450. urteurrena ospatzeko, Correos-ek zigilu berria jaulki du. Felipe II.aren aurpegia dakar, albo batetik ikusita, berari esker sortu baitzen bidea, Herbehereetako gudara dirua eta tropak eramateko helburuarekin.
Zigiluaren irudiaren atzealdean mapa zahar difusoa ageri da, eta horren gainean bost gezi gorri daude, bidearen bost ibilbide nagusiak seinalatzen dituztenak.
Espainiako Bidea bide historikoa da. XVI. eta XVII. mendeetan zehar Espainiako armada bide horietatik ibili zen, Milan eta Brusela artean. Bidearen helburua Herbehereak eta Monarkia hispanikoaren erdigunea lotuta mantentzea zen.
Bideek Koroaren estatu aliatuak zeharkatzen zituzten, hala nola, Saboya eta Lorena, eta baita horri zegozkion beste lurralde batzuk ere.
Era horretan, Mediterraneoa babesten zuten musulmanen eta bestelako etsaien erasoetatik.
Urteetan zehar ibilbide ugari erabili ziren Bidea egiteko, baina honako hauek dira bost nagusiak:
1567ko Ibilbidea, Albako dukearena
; 1595eko ibilbidea, Alberto artxidukearena
; 1601eko ibilbidea, Grèsingo zubia zeharkatuz
; 1604ko ibilbidea, Virués zeharkatuz
; 1634ko ibilbidea, Nördlingen zeharkatuz
. Aipatu 1567ko lehen ibilbide hori inflexio-puntua izan zen Europako historian. Albako dukea eta 10.000 beterano 1.100 kilometroz ibili ziren Bruselara heldu arte. Historia militarrean eta diplomatikoan inoiz burututako ekintza gogoangarri logistikorik garrantzitsuenetakoa izan zen hori.
Lehenago ere erabili izan bazen ere, hura izan zen hainbeste pertsonek batera bidea egin zuten lehen aldia, tokian-tokiko biztanleei kalterik egin gabe. Hori dela eta, “Le Chemin des Espagnols” izena eman zioten.