Jaulkipen data: 01 ekaina 2017

Efemérides. 70 Aniversario de UNICEF

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. 70 Aniversario de UNICEF

HISTORIA

URTEURRENAK. UNICEF-EN 70. URTEURRENA.


1946ko abenduaren 11n sortu zen UNICEF, NBEko Batzar Nagusiak hala erabakita, laguntza humanitarioa eta itxaropena mundu osoko haurrei helarazteko, zeinen bizitza arriskuan dagoen gatazken, krisien, pobreziaren eta desberdinkeriaren ondorioz.
Bigarren Mundu Gerra bukatu zenean, Europa hondatuta geratu zen eta haurrak, sektorerik ahulena izanik, gosearekin eta hotzarekin bizi ziren Europako txoko ugaritan.
Garai hartan, UNICEFek beste izen bat zuen (Administración de Naciones Unidas para el Socorro y la Reconstrucción, UNRRA), baina askotan “munduko esne-saltzaileak” deitu ohi zitzaion, esnez hornitzen baitzituen munduko milioika haur.
70 urte bete ditu erakundeak, baina ospakizun honek zapore gazi-gozoa du. Duela zazpi hamarkada UNRRA eratu zenean, kideek ez zuten uste erakundeak gaur egun arte iraungo zuenik. Segur aski, konpondu nahi zituzten gabezia horiek laster beteko zirela uste zuten.
Zoritxarrez, gaur egun oraindik guda asko daude mundu osoan, adibidez, Sirian bizi dena; urakanak, lurrikarak eta uholdeak bezalako hondamendi naturalen ondorio latzak ere badira; eta gosea, epidemiak eta bestelako arazoak ugariak dira. Horiek guztiek bortizki astintzen dute mundua, batez ere, planetako biztanlerik txikienak.
Baina, zorionez, UNICEF oraindik existitzen da eta egoera latzak bizi dituzten pertsona askoren salbazio bihurtu da. Egun egiten duen lana premiazkoa eta unibertsala da.
Aurretik bide luzea dugun arren, gogoan izan behar dugu azken 25 urteetan bost urtetik beherako haurren heriotzak erdira baino gehiago murriztu direla heriotza saihestu ahal zen kasuetan, eta 1990etik gaur arte %40an murriztu dela eskolatuta egon behar luketen eta inolako irakaskuntzarik jasotzen ez zuten haurren kopurua.
Correosek urteurren honi eskaini dion zigilu autoitsaskorrak UNICEFek haurren sufrimenduaren aurka duen misioa jasotzen du. Hori islatzeko, hainbat haurren eskuak ageri dira, elkarri lotuta, eta horien alboan haurren marrazki batzuk eta erakundearen logotipoa.