Jaulkipen data: 09 azaroa 2017

Efemérides. 75 Aniversario INI-SEPI

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. 75 Aniversario INI-SEPI

HISTORIA

SEPI

Industria Partaidetzen Estatuko Sozietatea 1995ean sortu zen titulartasun publikoko industria partaidetzak kudeatzeko, bai hidrokarburoen Institutu Nazionaletik, bai Espainian industriaren garapena sustatzeko 1941ean sortu zen Industriaren Institutu Nazionaletik (INI) etorritakoak. Gerora, administrazioaren beste hainbat sektoretako partaidetzak ere transferitu ziren, hala nola, Correos Taldekoak (komunikazioaren sektorea) edo TRAGSA Taldekoak (elikadura eta ingurumen sektorea). Aurten zigilu bat eskaini zaio, bere 40. urteurrena dela eta.

Industria Partaidetzen Estatuko Sozietatearen helburu nagusietako bat taldeko enpresa guztien estrategiak eta jarduera nagusiak definitzea eta onartzea da. Bai eta etorkizuneko planak diseinatzea ere, lanerako, finantzarako eta antolakuntzarako, besteak beste. Bere enpresen eraginkortasuna kontrolatzea ere beste xede garrantzitsu bat da.

SEPIk bost puntu garrantzitsu ezartzen ditu: kudeaketa arduratsua, enpresa-garapena, I + G + B bultzatzea, ingurumena eta gizarte-erantzukizuna.

Lehenengoari dagokionez, kudeaketa sozial eta ekonomiko arduratsua egiten du; enpresa-garapenean, berriz, enpresa sustapen eta garapen lan handia burutzen du; SEPIk ikerketa, garapena eta berrikuntza sustatzen ditu bere enpresetan; garapen iraunkorraren aldeko konpromisoari eusten dio, eta horri lehentasun handia ematen diote taldeko enpresek; gizarte-erantzukizunaren inguruan, gizartearekiko benetako konpromisoa du zorroztasuna, soiltasuna, profesionaltasuna eta gardentasuna bezalako baloreak oinarri.

Madrilgo Velázquez kalean SEPIk duen eraikinaren irudi bat da zigilu honetako protagonista. Irudian, erakundearen logotipoa ageri da. Zigilu hau, beraz, Filateliaren munduan barneratu da; bada, herrialde bateko alderdirik garrantzitsuenak bildu eta ezagutzera ematen ditu, kasu honetan, Espainia eta bertako erakundeak.