Jaulkipen data: 27 apirila 2017

Efemérides. Año Jubilar Lebaniego. Cantabria

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. Año Jubilar Lebaniego. Cantabria

HISTORIA

URTEURRENAK. LIEBANAKO JUBILEU URTEA.

2017an jazoko den Liebanako Jubileu Urtea ospatzeko jaulki da oraingo honetan Premium paper-orri bat.

Jerusalemek, Erromak, Santiago de Compostelak eta Caravaca de la Cruzek bezalatsu, Liebanako San Toribioren monasterioak ere badu aspalditik jubileu urtea ospatzeko pribilegioa. Julio II.a aita santuaren bulda batek eman zuen pribilegio hori 1512an, bertan baitago, hain zuzen, Kristo hil zen gurutzearen zatirik handiena.

Pelegrinazio askoren helmuga zen aspaldidanik. Hori dela eta, Jubileua eman eta bekatuak berrerosiko zitzaizkion San Toribioren festa (apirilaren 16a) igandean deneko urteetan hara zihoan fededun orori.

2006az geroztik ez da halakorik izan; 11 urte geroago, berriz irekiko da Barkamenaren atea, barkamen osoa erdiesteko.

XII. mendearen lehen laurdenekoa da monasterioari buruzko lehen aipua San Toribioren izenpe berrian. Errege-ondasuna zen Alfontso VIII.a erregeak Gómez eta Emilia kondeei eman zien arte. Haiek, beren aldetik, Oñako monasterio burgostarrari laga zioten.

Jatorrizko eraikuntzak asturiar edo mozarabiar erako estilo prerromanikoa zuen. XIII. mende erdialdean, egungo eliza eraiki zen, fededunek ordainduta.

Liebanara heldu eta San Toribioren monasterioko Lignum Crucis ikustea helburu zuten erromesez gain, Santiago de Compostelara iritsi nahi zuten askok nahitaezko geldialdia egiten zuten kantabriar herrian, santuari eta erlikia gurtuari egozten zitzaizkien ahalmen sendagarri eta miragarriak lortzeko asmoz.

Premium paper-orriak aurten berriz ere irekiko den Barkamenaren Atea du atzealdean, Jubileu Urtearen logotipoarekin batera. Zigiluan, bestalde, logotipo bera ageri da monasterioaren irudiaren eta Lignum Crucis barnean duen gurutzearen lehen planoaren ondoan.