Jaulkipen data: 05 ekaina 2017

Efemérides. Milenio del Fuero de Nájera

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. Milenio del Fuero de Nájera

HISTORIA

URTEURRENAK. NAIARAKO FORUAREN MILURTEKOA.

Naiarako Foruaren jatorria ulertzeko, XI. mende hasierara arte egin behar dugu atzera.

Gaur egun Errioxako probintzian kokatuta dagoen hiri hau Errioxako hiriburua izan zen Erdi Aroan. Iruñeako errege Sancho Handiak foru berezia onartu zion. Hura berretsi zuen Gaztelako Alfontso VI.a erregeak 1076an, hiria konkistatzean; eta gero, Alfontso VII.ak, Fernando IV.ak eta Pedro "maltzurrak", 1352an.

Foru hori da, hain zuzen ere, Nafarroako legediaren jatorria eta zuzenbide nazionalaren oinarria.

Garai hartan, txanponak egin ziren Naiaran. Kristau garaiko lehen txanpon-etxeetako bat izan zen.

Foru honen bi bertsio ezagutzen dira: bata, San Millango Urrezko Zekorrekoa, Prudencio de Sandovalek 1615ean argitaratutakoa; eta bestea, Zekor Galikanokoa. Adostutako 13 arau zituzten, Naiara ez ezik lurralde osoa ere arautzen zutenak.

Testu horiek eta ondoren idatzitako beste batzuk garai hartako Nafarroako zuzenbidea biltzen dute. Zuzenbide pribatuko eduki ugari ditu, garai hartako gizartea modu ia-ia perfektuan islatzen dutenak.

Testuak idatzi ondoren egondako erregeek ere foru hori onartu zuten: Gaztelako Alfonso VII.ak, Naiaran, 1136ko maiatzaren 13an, forua kristauei eta juduei onartzen ziela aldarrikatuz; Fernando IV.ak, Burgosen, 1304ko maiatzaren 14an; Alfontso XI.ak, honek ere Burgosen, 1332ko ekainaren 6an; Gaztelako Pedro I.ak, Valladoliden, 1352ko urtarrilaren 15ean; Sancho Infanteak, Valladoliden, 1282ko apirilaren 28an; Enrique II.ak, Burgosen, 1367ko otsailaren 7an; eta Juan II.ak, Segovian, 1407ko abuztuaren 29an, eta beranduago Valladoliden, 1420ko maiatzaren 24an.

Errege Katolikoen erregealdian, tokiko foruak berresteko ohitura hori galdu zen, erreinuak batu eta berdindu nahi zituzten eta.

Zigiluak irudi-konposizio bat du. Errege hiriburua ageri da harkaitzen artean: gaur egungo hiria kolore biziz, eta atzealdean duen mendizerra zuri-beltzean, iraganaren eta orainaren ikur.