Jaulkipen data: 10 otsaila 2017

Efemérides. Reapertura del Teatro Real

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. Reapertura del Teatro Real

HISTORIA

ERREGE ANTZOKIA BERRIRO IREKITZEA


Argi dago Filatelia unerik onenetako batean dagoela Espainian. Berrikuntza zigiluetara heldu zen, eta bai bildumagileek bai bilduma honetan interesa duten pertsonek begi onez ikusten dituzte diseinu berriak.
Hala erakusten du, adibidez, Errege Antzokia berriro ireki zenetik 20 urte betetzen direnean jauki den zigiluak.
Bloke-orri hedagarria da. Bertan, eszenatokia eta besaulki-patioa ikus daitezke, eta, protagonista gisa, irudiaren erdian, Madrilgo Opera Antzokiaren egundoko eraikina. Gortinen eta butaken antzera egindako erlaitzak hedatzen direnean, zigilua bere osotasunean ikus daiteke, ohikoa baino handiagoa dena, eta baita zigiluaren zati trokelatua ere.
1817an, Fernando VII.ak Oriente Plaza birmoldatzea agindu zuen. Horretarako, lehen Teatro de los Caños del Peral antzokia zegoen tokian opera antzokia eraikitzea proposatu zuen. 1818ko apirilean jarri zen lehen harria, baina proiektua ez zen burutu 1850. urtera arte.
1925ean eraikina behera etorri zen, beraz, zenbait urtez antzokia itxita egon zen. 1966an, ateak ireki zituen berriro. Eszenatokian, Orkestra Nazionalak edo RTVEren Orkestra Sinfonikoak jo zuten, garai hartan hori baitzen horretarako gaituta zegoen Madrilgo eraikin bakarra.
1984an bigarren aldiz ekin zitzaien eraikina birgaitzeko lanei, antzokia operak antzezteko erabili ahal izateko. 1997ko urriaren 11n ireki zituen ateak berriro, programa bikoitzarekin: La vida breve eta El sombrero de tres picos izeneko ballet antzezpena, biak ere Manuel de Falla ospetsuarenak.
Dagoeneko 20 urte igaro dira eta tarte horretan Errege Antzokiak garrantzia handia izan du Europa mailan; izan ere, nazioarteko antzezpen ugari hartu ditu eta mundu osoan ezagunak diren antzezleak eszenatoki horretan izan dira.
Gainera, azken garaian biztanle guztiengana heltzen saiatu da, edozein adinetakoak, programa erabat interesgarrien bitartez. Adibidez, El Real Junior izenekoak, jarduera ugari eskaintzen ditu antzerkia eta musika txikienen eskura jartzeko.