Jaulkipen data: 16 urtarrila 2017

Efemérides. V Centenario de la reglas de ortografía española

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. V Centenario de la reglas de ortografía española

HISTORIA

URTEURRENAK. ORTOGRAFIA ESPAINIARRAREN ARAUEN V. MENDEURRENA


1517an, Introductiones latinae (1481), Lexicon latino-castellanum et castellano-latinum (1492) eta Gramática castellana (1492) entzutetsuaren ostean, Antonio de Nebrijak Reglas de orthographia española izeneko lana argitaratu zuen. Aurten, lan horren bosgarren mendeurrena betetzen da.
Hori dela medio, zigilu bat igorri du Correos-ek bere Urteurrenak seriearen baitan, gaztelaniaren bilakaeran eragin handia izan duen lana agertu izana gogoratze aldera.
Antonio de Nebrija Errenazimentuko humanista garrantzitsuenetako bat izan zen. Lebrijan jaio zen 1444an, eta Erretorika eta Gramatika arloetan graduatu zen Salamancako Unibertsitatean. Boloniara joan zen hurrena, besteak beste, Teologia, Latina, Medikuntza, Zuzenbidea eta Matematikak ikastera.
Espainiara itzuli zen, latinaren irakaskuntza goitik behera aldatzeko asmoz; horren harira, Introductiones latinae deritzon lana argitaratu zuen, hots, hizkuntza horren ikasleentzako oinarrizko testua XIX. mendera arte.
Tirabirak izan ei zituen zenbait lagunekin, Gramatikako katedra hartzea eragotzi zioten eta. Ez bat eta ez bi, Salamancako Unibertsitatetik joan eta Alcalá de Henareseko Unibertsitatean sartu zen. Gramática de la lengua castellana izeneko lana eta latina eta gaztelaniari buruzko bere bi hiztegiak argitaratu zituen.
Haren Gramatikak aurrea hartu zien gai horri buruzko ondorengo ikerlanei; izan ere, hizkuntza erromanikoa ikastea merezi zuela agertu zuen lehen gramatikaria izan zen Nebrija.
Bere lan ospetsuaren ostean, Reglas de orthographia española delakoa sortu zuen 1571n.
Nebrija 1522ko uztailaren 5ean hil zen Alcalá de Henaresen.
Madrilgo Liburutegi Nazionalaren fatxada nagusian kokaturiko Nebrijaren eskulturaren aurpegia ageri da zigiluan, V. zenbakiaren barne, ospatzen den mendeurrenaren zantzu. Zigiluaren atzealdean,hainbat letra gainjartzen dira, pertsonaia gailen horrek goretsi zuen artearen adierazle.