Jaulkipen data: 05 urria 2017

Estelas gigantes de Cantabria

KONTSULTATU TARIFAK

Estelas gigantes de Cantabria

HISTORIA

ONDARE ARTISTIKOA. KANTABRIAKO ESTELA ERRALDOIAK.

Kantabriako Autonomia Erkidegoaren ezkutuan irudi bat ikus dezakegu, K.a. V. eta VI. mendeetan Kantabrian bizi izan ziren zeltek eguzkiari egiten zioten gurtzaren ikurra.

Irudi horri Estela deritzo, eta sarritan ikusten da eskualde horretan: era askotariko objektuetan, fatxadetan zein tresnetan.

Harrizko diskoak dira, bi metrora arteko diametroa izan dezaketenak. Segur aski, santutegiak edo beste toki sakratuak seinaleztatzeko erabiltzen ziren.

Beranduago, kristauak eskualde horretara heltzean, baselizak eraikitzeko erabili zituzten, beraz, izaera sakratua mantendu zuten, nolabait.

Kantabrian aurkitu diren guztien artean bost dira nabarmentzekoak, tamaina handikoak, Buelna ibarrean aurkituak.

Estela de Barros izenekoa da ezagunena, eta horixe da hain zuzen ere Kantabriako ezkutuan ageri dena. Barros herrian aurkitu zen eta gaur egun udalerri horretako Estelen Parkean dago ikusgai. Figura hori osorik dago, eta berreskuratu diren guztietatik hura da oinarriko morrua lurrean sartuta duen bakarra.

Ondare Artistikoa izeneko seriearen barruan, Correos-ek zigilu berria jaulki du, bloke-orrian datorrena ezaugarri bereziekin.

Bloke-orriak Barroseko Estela ospetsua du lehen planoan. Kolpe lehorra izeneko teknikaren bidez inprimatuta dago, hau da, paperean presioa eginda irudi erliebeduna marrazten duena.

Zigiluak orriaren atzealdean ageri den xehetasun bat darama, Kantabriako Historiaurre eta Arkeologia Museoan ikusgai dauden estela batzuen irudia, alegia, eta harri-hautsa darama txertatuta.

Correos-ek gure herrialdeko ondarea zabaltzen laguntzen du oraindik ere. Gure herrialdeko txoko ugaritan, mundu osoan ezagutu beharko liratekeen hainbat mirari daude, eta horien adibide dira Kantabriako Estela erraldoiak, jaulkipen honi esker mundu osoan zehar bidaiatuko direnak zigilu eran.