Jaulkipen data: 09 urria 2017

Exfilna 2017. Portugalete. Puente Metálico (Sello R.A.)

KONTSULTATU TARIFAK

Exfilna 2017. Portugalete. Puente Metálico (Sello R.A.)

HISTORIA

EXFILNA. PORTUGALETE.

Aurten Portugaleten egingo da Filatelia Erakusketaren (EXFILNA) 55. edizioa, Elkarte Filatelikoen Espainiako Federazioak (FESOFI) 1963. urtetik antolatzen duena Correos y Telégrafos Estatu Sozietatearen babesarekin.

Hori dela eta, Correos-ek zigilu berria jaulki du ekitaldi garrantzitsu horren omenez. Zigilua bloke-orri tolesgarrian aurkeztu da, hiriko Zubi Metalikoa irudikatzen duen trokelarekin, alegia, Bizkaiko Zubia. Zigilu honi ukitu berritzailea eman zaio, izan ere, lehen aldiz pop up delakoa du, errealitate handituarekin, zigiluaren estratosferarako igoera jasoko duena.

Zigiluan une historiko desberdinetako pertsonaiak ageri dira. Ezkerraldean, XIX. mendeko gizon bat eta eskuinaldean gure garaiko neska gazte bat.

Zigiluarekin batera bi irudi daude, Portugaleteko biztanleriaren profila jasotzen dutenak ibaiertzean. Alde batetik, antigoaleko eraikinak, eta bestetik, duela gutxiko hamarkadetan eraikitakoak.

Halaber, eskuineko irudiak Portugaleteko Filatelia Elkartearen logotipoa eta hiriaren ezkutua daramatza.

Bloke-orriaren atzealdea urdina da, itsasadarraren antzera.

Edizio honetako logotipoa ere ageri da, ospakizunaren dataz gain Portugaleteko mareometro ezagunaren irudia duena.

Jaulkipen honetako protagonistak, alegia, Bizkaiko Zubiak, Bilboko itsasadarraren bi ibaiertzak lotzen ditu 1893ko uztailaren 28an inauguratu zenetik.

Alberto Palacio Elissaguek diseinatu zuen egitura metalikoko lehen zubi transbordadore hau. Portugalete eta Getxo lotzen ditu, bi hiri horien arteko komunikazioa modu nabarmenean erraztuz.

XIX. mende bukaerako Iraultza Industrialaren ikur da zubi hau. Bilboko itsasadarrak zehazki une ezin hobea bizi zuen garai hartan industriari dagokionez, eta horrek bultzada ekonomiko nabaria eman zion hiriari.

EXFILNA 2017ko urriaren 9tik 15era ospatuko da.