Jaulkipen data: 20 urtarrila 2017

Huelva. Capital Española de la Gastronomía 2017

KONTSULTATU TARIFAK

Huelva. Capital Española de la Gastronomía 2017

HISTORIA

HUELVA. 2017KO GASTRONOMIA HIRIBURUA.


Aurreko urteetan bezala, gure herrialdeko probintzia bat izendatu da Espainiako 2017ko Gastronomia Hiriburu. Aurten, Huelva da hiriburu hori.
Lehen aldia da kostaldeko probintzia bat aukeratzen dela. Epaimahaiak itsasoko produktuekin prestatutako gastronomia eta goizero itsasontzietatik portuetara iristen diren produktuak aintzatetsi ditu. Portuan hautaketa egiten da, produktu bikainekin plater gozo-gozoak prestatzeko.
Derrigor aipatzekoak dira ganba zuriak, kadeluxak eta txipiroi txikiak (puntillita ospetsuak), baita txibiak ere, goi-mailako jakiak prestatzeko ezinbestekoak direnak, adibidez, haragi-bolak.
Baina Huelvak itsasoa baino askoz gehiago du eskaintzeko. Barrualdeko produktuak ere baditu, adibidez, Jabugo urdaiazpikoa, Aracena mendizerrako zezina eta mundu osoan ezagunak diren baratze-marrubiak.
Baratzeak janari tradizionalak prestatzeko aukera eskaintzen digu, hala nola, txitxirioak ziazerbekin, baba “enzapatá” erara prestatuak eta eskualdeko ehizakiekin eta "gurumeloak" bezalako perretxikoekin prestatutako janariak.
Baina janari zoragarriaz gain, ardo bikainak ere baditu Huelvak, adibidez, Vino Naranja del Condado de Huelva, Jatorri-deitura duena.
Gozogintzaren aldetik ere errezeta paregabeak eskaintzen ditu, hala nola, gaztainekin egindako lapikokoa, “polea” izenaz ezagunak edo arrautza elurtuak.
Horiengatik eta beste hainbat arrazoiengatik, Huelvak merezi du aurten Espainiako gastronomia hiriburua izatea eta izendapen hori mundu osoan zehar garraiatzea. Aurreko urteetan bezala, Correosek zigilu bat eskaini dio izendapenari, gure gastronomia toki batetik bestera eramateko eta mundu osoan ezagutarazteko, eta zigilua bera horren erakusleihoa izan dadin.
Helburu horrekin jaulkitako zigiluak Huelva, Espainiako 2017ko Gastronomia Hiriburuaren logotipoa dakar, tokiko zenbait produktuekin batera: txibia, urdaiazpikoa, marrubiak, ganbak eta ardoa. Zigilua zuria da. Gainean, produktu horiek guztiak dira protagonistak, tinta beltzez egindako marra baten gainean, txokoaren tintaren antzera. Horrek ukitu dotorea ematen die beti platerei.