Jaulkipen data: 10 maiatza 2017

Juvenia 2017. Avilés

KONTSULTATU TARIFAK

Juvenia 2017. Avilés

HISTORIA

JUVENIA 2017. AVILÉS.
Filateliaren Europako hiriburu izango da Avilés maiatzaren 10etik 13ra egingo den Juveniaren hogeita bosgarren edizioa dela-eta. MaxiEspañaren lehen edizioa ere izango da.
Filatelia Sozietateen Espainiako Federazioa (FISEF) 1971tik ari da Juvenia antolatzen, eta Europako hainbat herrialdetatik etorritako filateliazale gazteen bildumak saritzen ditu.
Aurten, Avilés aukeratu dute filateliazale gazteenen topaketa horretarako; zale beteranoak ere hantxe izango dira beren esperientzia erakusten, eta urrats sendoak ematen ari diren filatelia-belaunaldi berrien lekuko izango dira.
Grupo Filatélico Avilesino gogor aritu da lanean hiri horretan Juvenia 2017 burutu dadin. Aurtengoa, gainera, ekitaldi berezia da, Filatelia Sozietateen Europako Federazioak (FSEF) aitorpena egin baitio Erakusketari.
Eta Correosek zigilu bat jaulki du horren omenez, aipatu topaketan urtero egiten duen legez. Oraingo honetan, zigiluak Avilésko udalaren fatxadaren irudia jasotzen du kolore bizietan, baita FISEFen enblema ere tximeleta itxuran. Premium paper-orrian aurkezten da, aurreko edizioetan Correosek atera dituen zigilu batzuen diseinuarekin.
Espainiako Gazteen Filatelia Erakusketan parte hartzen duten elkarteen logotipoak ere agertzen dira, honako hauenak: FISEF, FSEF, FSFI, Cyprus Philatelic Society eta Fédération Française des Associations.
Premium paper-orrian lokarrizko oinetako batzuk ageri dira, erakusketan parte hartzen duten bildumagile gazteak gogoraraziz, eta aurten parte hartuko duten herrialdeei aipamen labur bat egiten zaie: Espainia, Frantzia, Italia eta Txile.
Horrelako erakusketek Filatelia inoiz baino biziago dagoela adierazten dute, eta ez dela nagusiei bakarrik zuzendutako zaletasun bat; izan ere, posta-zigiluak bildumatzeko arterako ez dago adinik, ezta mugarik ere.