Jaulkipen data: 10 uztaila 2017

La Generación de los 60

KONTSULTATU TARIFAK

La Generación de los 60

HISTORIA

60KO HAMARKADAKO GIZALDIA

Joan den urtean, aurreko belaunaldiei eskainitako seriea abiarazi zuen Correosek, gizadiaren duela gutxiko historian bizitako gertaerarik garrantzitsuenak bilduz.

60ko hamarkadan Europa berriaren oinarriak ezarri ziren, baina, batez ere, Espainia berriarenak. Izan ere, mundura irekitzen hasi zen, bertako balioak, baliabideak, kultura eta, batik bat, bere nortasuna erakusten.

Hona hemen bloke-orri berri honetako zigiluetarako hautatu diren gaiak, harpidedunen bozketa bidez:

1968ko maiatza: 1968ko maiatzean Frantzia astindu zuten ikasleen gatazkek eta greba masiboek zeharo aldatu zuten belaunaldietan zehar luzatutako bizitza. Hezkuntzaren arloan egindako erreformekin ados ez zeuden unibertsitateko ikasleek, langile haserreek edo Vietnameko gerraren aurkako jarrerek hainbat itxialdi eta manifestaldi eragin zituzten. Zauritu asko egoteaz gain, burutu ezin izan zen iraultzaren sentipena geratu zen.

Kennedy presidentearen hilketa: John F. Kennedy, Estatu Batuetako presidentea, 1963ko azaroaren 22an, ostiral batean, hil zuten Dallas estatuan. Hainbat tiro jaso zituen bere emaztearekin batera presidentearen kotxean desfilatzen ari zela. Lee Harvey Oswald akusatu zuten hilketaz, baina gaur egun oraindik konspirazio bat izan ote zen galdetzen dute batzuek.

Bihotzeko lehen transplantea: 44 urte zituela, Christian Barnard kirurgialari hegoafrikarrak, toraxeko kirurgiaren saileko buru ere bazenak, gizaki baten bihotzeko transplantea egin zuen lehen aldiz 1967an, eta lorpen horrek oihartzun handia izan zuen mundu osoan.

Gizakia lehen aldiz ilargira heltzea: Neil Armstrong izan zen ilargia zapaldu zuen lehen gizakia. 1969ko uztailaren 20an gertatu zen, mundu osoko milioika pertsona momentu historiko hori telebistan ikusten ari zirela. Eta beti gogoan izango dugun esaldia ahoskatu zuen: "gizakiontzako pauso txikia da hau, baina gizadiarentzako jauzi handia".

Lau zigiluak biltzen dituen bloke-orriak trokela du, 6 eta 0 zenbakiekin. Horrez gain, posta-txartel bat ere jaulkiko du Correosek garai horren omenez.