Jaulkipen data: 10 uztaila 2017

La Generación de los 70

KONTSULTATU TARIFAK

La Generación de los 70

HISTORIA

70EKO HAMARKADAKO GIZALDIA

Correosek bloke-orri berria jaulki du Belaunaldiak seriearen barruan, gizadiaren duela gutxiko historian bizitako gertaerarik garrantzitsuenak biltzeko xedearekin.

70eko hamarkadak kolore biziko eztanda ekarri zuen. Aldaketa esanguratsuak egon ziren munduan, eta aurrerapen harrigarriak lortu ziren, batez ere teknologiaren arloan.

Gertaera garrantzitsu asko aipa litezke hamarkada horretan, baina honako gai hauek aukeratu dituzte harpidedunek, bozketa bidez, bloke-orri berri honetako zigiluetarako:

Zuntz optikoaren aurkikuntza: 1970ean, lehen zuntz optikoa fabrikatu zuten Corning Glass enpresan lan egiten zuten lau ikerlarik. Titanio hondarrak silizean aplikatuta egin zuten. Pixkanaka teknika hobetu zuten, eta 1977ko apirilaren 22an zuntz optikoa erabiltzen zuen telefono bidezko lehen transmisioa egin zuen General Telephone and Electronics enpresak, Kalifornian.

Espainiako monarkia: 1975ean Francisco Franco hil eta trantsizio politiko handia hasi zen Espainian. Urte horretan bertan Juan Carlos Borboikoa errege aldarrikatu zen eta bi urte geroago, 1977ko ekainaren 15ean, lehen hauteskundeak egin ziren Gerra Zibilaz geroztik. Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD) alderdiak lortu zituen boto gehien, Adolfo Suárez buru zuena.

Juan Pablo II: 1978ko abuztuan, Juan Pablo I aita-santu izendatu zuten, baina kargua hartu eta 33 egun beranduago hil egin zen, bat-batean. Haren heriotzaren ondoren, Juan Pablo II.a izendatu zuten. Poloniako lehen aita santua izan zen, eta 5 mendeko epean Italiakoa ez zen lehena.

Erabilera bakarreko xiringa: asmakizun garrantzitsu asko betiko heldu ziren, eta bizitza nabarmen errazteko. Adibidez, erabilera bakarreko xiringa, Manuel Jalón Corominas espainiarrak asmatu zuena 1973an. Hari zor diogu baita ere lanbasa.

Lau zigiluak biltzen dituen bloke-orriak trokela du, 7 eta 0 zenbakiekin, eta garai hura gogora dakarkigun estanpatu batekin. Horrez gain, posta-txartel bat ere jaulkiko du Correosek garai horren omenez.