Jaulkipen data: 14 iraila 2017

Maravillas del mundo moderno. Machu Pichu

KONTSULTATU TARIFAK

Maravillas del mundo moderno. Machu Pichu

HISTORIA

MUNDU MODERNOKO MIRARIAK. MACHU PICCHU.

Elkarren segidako hirugarren urtez, Mundu Modernoko Mirariei buruzko Premium Paper-orria jaulki du Correos-ek. Aurreko urteetan protagonista hauek izan zituzten paper-orriek: Chichén Itzá, Txinako Harresia, Kristo Berreroslea eta Taj Mahal jauregia.

Aurten, Ozeano Atlantikoaren bestaldera bidaiatu da Correos, Perura, mirari horietako bat baitago bertan: Machu Picchu.

Hiram Bingham esploratzaile estatubatuarrak 1911ko uztailaren 24an aurkitu zituen Machu Picchuko hondakinak. Hiri inka horretako hondakinak, herrialdeko hegoaldean, Andeetan kokatuak, antzinako zibilizazio baten aztarnak zituen. XV. mende erdialdean hasi zen eraikitzen, gutxi gorabehera, Pachacutiren garaian (Tahuantinsuyo inperioko lehen subiranoa). Ehunka urtez enperadorearen atseden hartzeko etxea izan zela uste da, eta baita erlijiozko gunea eta gune politiko eta administratiboa ere.

Horrez gain, aurkitutako aztarnak kontuan hartuta, erritu inkak egiteko tokia izan zela uste da, toki sakratua.

Gaur egun oraindik aztertzen ari da inken hiri zaharra, eta aurkikuntza berriak egin dira. Adibidez, 2010ean David Crespyk egindakoa. Hondakinak bisitatu zituenean, hormatutako ate baten baoa zirudiena aurkitu zuen. Hainbat ikerketa egin ondoren, Machu Picchu hiriaren sarrera nagusitik 20 metrora, gutxi gorabehera, Pachacutiren beraren hilobia izan zitekeela ondorioztatu zen, alegia, hiriaren sortzailearena. Zenbait urte iraun zuten gatazka burokratikoen ondoren, gunea ustiatzeko eta georradarren laguntzarekin zorupea aztertzeko baimena lortu zen 2012an. Barrunbe ugari zeuden, agian hilobiak, eta ganbera laukizuzen handi bat ere bai. Aurkitutako guztia kontuan hartuta, badirudi Pachacutiren gorpua dagoela bertan, eta harekin batera hainbat altxor, segur aski. Baina egun oraindik ezin izan da indusketa egin barruan sartzeko. Bitartean, milaka bidaiari hurbiltzen dira egunero toki magiko, eder eta misteriotsu horretara.

Zigiluak Peruko bandera eta Machu Picchu hiriko hondakinen argazki zoragarria jasotzen ditu.