Jaulkipen data: 27 martxoa 2017

Museos: Cartagena - Málaga - La Rioja

KONTSULTATU TARIFAK

Museos: Cartagena - Málaga - La Rioja

HISTORIA

MUSEOAK

Espainia harro egon daiteke duen arte eta kulturaz , baita herrialdeko geografia osoan zehar arte hori zaintzen duten museo bikainez ere.

Aurten ere, Correos laguntzen ari da balio kalkulaezineko eta gai ugaritako piezak gordetzen dituzten eraikin horien ospea zabaltzen.

Cartagenako Urpeko Arkeologia Museo Nazionala, Malagako Centre Pompidou eta Errioxako Museoa dira atera ditugun hiru zigilu berrien protagonistak. Hiru Premium paper-orri berri eratu dituzte, museo bakoitzarentzat bana. Paper-orri bakoitzean 12 zigilu daude.

Cartagenako Urpeko Arkeologia Museo Nazionala: 1980. urtean sortu zen itsaspeko materialen ikerketa eta tratamenduak koordinatu eta zuzentzeko xedez. 2008ko azaroaren 26an Museoaren egoitza berria zabaldu zen, Cartagena hiriko Alfonso XII.a kaian Guillermo Vázquez Consuegra arkitekto ospetsuak burututako eraikinean. Museoak, hain zuzen, feniziarren garaitik mundu puniko, helenistiko eta erromatarren garaira arteko Mediterraneo Itsasoko trafikoarekin lotutako material arkeologikoa gordetzen du.

Malagako Centre Pompidou: Malagako hiria, azken urteotan, Espainiako hiriburu kultural eta artistiko garrantzitsuenetarikoa bilakatu da. Horren adierazgarri da hiriko museo-kopuruak izan duen gorakada. Costa del Sol-en hiriburuan agertu den azkenetakoa Centre Pompidou dugu, zeina Pariseko zentro handiaren atzerriko lehenengo sukurtsala bilakatu baita. Bertako bilduma iraunkorrak bost gai lantzen ditu: metamorfosiak, gorputza zatitan, gorputz politikoa, autorretratuak eta aurpegirik gabeko gizona. Bai zigiluak bai Premium paper-orriak Daniel Buren Incubé artistaren artelanaren irudia dute.

Errioxako Museoa: Museo hau Logroñoko Espartero jauregian dago 1971tik, eta bertan, XII. mendetik XIX. mendera bitarteko margolanak eta eskulturak daude ikusgai. Horrez gain, etnografiari eta arte garaikideari eskainitako gune bana dago. Hantxe daude Donemiliagaren oholak, XIV. mendekoak. Zigiluak, Museoak Errenazimentuari eskainia dion aretoetako bat irudikatzen du.