Jaulkipen data: 17 uztaila 2017

Ocio y Aficiones. Papiroflexia (sello RA)

KONTSULTATU TARIFAK

Ocio y Aficiones. Papiroflexia (sello RA)

HISTORIA

AISIA ETA ZALETASUNAK

Papiroflexia, “Papera tolestearen artea”

Correosek munduko lehen zigilua egin du papiroflexiaren bidez, Espainian paper-txori izenaz ezagutzen den animaliaren formarekin.

Paperezko figurak egitearen artea da papiroflexia, ebaketarik egin gabe eta itsasgarririk erabili gabe, soilik paper zati karratu bat tolestuta.

Papera tolestuz lortzen diren figurak hainbat eratakoak izan daitezke, hala nola, loreak, animaliak, objektuak edo elementu arkitektonikoak.

Papiroflexiak, origami izenaz ere ezaguna, Txinan du jatorria, K.o. I. edo II. mendean. K.o. VI. mendean Japoniara heldu, kultura japoniarrarekin nahastu eta garatzen hasi zen, poliki-poliki gorantz joanez. Herrialde horretan, arte honen hastapenean, nobleek bakarrik goza zezaketen papiroflexiaz, papera oso garestia zen eta.

Mendebaldean, papera aurkitu zen karabanetan Zetaren Bidetik garraiatzen ari zela, eta oso azkar zabaldu zen haren erabilera, merkeagoa zelako eta erraz manipula zitekeelako.

Hala ere, esan daiteke papiroflexiaren (Mendebaldean) eta origami delakoaren (Ekialdean) bi sorleku nagusiak Espainia eta Japonia izan zirela. Bi herrialdeek figura klasiko bana garatu zuten, orain tradizio handikoak: Japoniako kurriloa eta Espainiako paper-txoria.

Papiroflexiaren bidez egindako lehen zigilurako paper-txoria aukeratu da figura oso interesgarria delako, bi arrazoi nagusirengatik: alde batetik, figura klasikoa delako, mundu osoan papiroflexiarekin lotzen dena; eta bestetik, uso mezulariarekin lotzen delako, munduan posta-zerbitzuaren jatorriarekin eta jarduerarekin zerikusia ere baduena.

Zigiluak oinarri karratua du, zale guztientzako aski ezaguna, bere sinpletasuna eta moldakortasuna direla eta. Bloke-orrian pausoz pauso azaltzen da paper-txoria nola egin, zigiluak markatuta dituen marretatik tolestuta. Horrez gain, zigiluak Errealitate Handitua biltzen du, paper txoria nola egin azaltzen duen tutorial bat deskargatzeko.

Zigilua tolestuta zein tolestu gabe, paper-txori formarekin, erabil daiteke gutunetan jarri eta hura bidaltzeko.

Zigilu hau tolesteaz goza dezazuela espero dugu.

Vertutorial:" plegado del sello"