Jaulkipen data: 15 iraila 2017

Oficios antiguos. Alfarero

KONTSULTATU TARIFAK

Oficios antiguos. Alfarero

HISTORIA

ANTZINAKO LANBIDEAK. BUZTINGILEA. TALAVERAKO ZERAMIKA

Correos-ek antzinako lanbideei eskainitako serie berria jaulki du aurten. Historiako lanbide zaharrenetariko batekin inauguratu da seriea, alegia, buztingileena. Haien omenez, Talaverako zeramikari eskaini zaio zigilua.

Premium Paper-orri berrian aurkeztu da, ezaugarri berezi batekin: zeramikaren ehundura duen paperean dago inprimatuta.

Gizakiok betidanik behar izan ditugu bizitza erraztuko diguten tresnak. Horren harira sortu ziren segur aski buztingileak. Haien lana buztinezko objektuak egitea da.

Bai jarduera bai buztinezko produktuak liluragarriak izan dira betidanik. Hala adierazten dute, adibidez, Velázquez, Goya, Murillo, Zurbarán edo Romero de Torres margolarien hainbat lanek, buztingintzako objektuak sarritan ageri baitira.

Buztingintzak zeramikara garamatza, eta hortxe dugu zehazki jaulkipen honen protagonista: Talaverako zeramika entzutetsua.

Talaverako Zeramika izenaz ezagutzen da Talavera de la Reina hirian egiten den zeramika-mota bat. Tajo ibaiko materialekin egiten da, hala nola buztina, kaolina eta esmalte eder ugarirekin.

Baxerak, ontziak, azulejoekin egindako horma-irudiak eta bestelako elementu apaingarriak egiteko erabiltzen da.

Hiriak kalitate-marka bat du, “Marca de Calidad Talavera Cerámica” izenekoa, bertan egindako buztingintzako produktuak bereizten laguntzen duena.

Produktuok mundu osoan dira ezagunak, eta haiek erosteko aukeraz gain, Ruiz de Luna Zeramika Museoan ikus daitezke.

Museoa Toledoko hirian dago. Juan Ruiz de Luna zeramikari espainiarrak sortu zuen, bere bilduma partikularraren gordailu gisa. Hura hiltzean, hiriko udalaren eskuetan utzi zen.

Buztina lantzen ari diren eskuen eta pitxer apaindu baten irudiak dituen zigilu honekin, Correos-ek bizitza errazteko xedearekin sortu ziren lanbideei omenaldia egiteari ekin dio, artea eta ondo egitea aintzat hartuz.