Jaulkipen data: 08 maiatza 2017

TIC. Videojuegos. La Abadía del crimen (1987-2017)

KONTSULTATU TARIFAK

TIC. Videojuegos. La Abadía del crimen (1987-2017)

HISTORIA

IKT. BIDEO-JOKOAK


IKT jaulkipena agertu da hirugarren urtez jarraian. Bideo-jokoei buruzkoa izango da 2017an, eta espainiar bideo-joko bat omendu nahi izan da, bere 30. urteurrena dela-eta: Krimenaren abadia.
Jaulkipena zigilu-koadernotxo batean egin da eta Krimenaren abadiaren edukien ilustrazioekin sustatzen da jokoa. Tinta termokromikoa erabili izanak aukera ematen digu hatza ispiluen (ateen) gainetik irristatzeko, egiazko jokoaren probak osatzen dituzten 6 objektu ezberdin aurkitze aldera. Zigilu-koadernotxoak keinu egiten dio teknologiaren garapenari; hala bada, pergaminoa da aldeetako bat, eta telebista-pantaila bestea.
1987an, mikroinformatika-sistemak Espainiako etxeetan sartu ziren behin betiko. Madrilgo Ciudad de los Periodistas delakoaren etxe horietako batean mamitu zen benetako aldaketa eragingo zuen bideo-jokoa.
Paco Menéndezek eta Juan Delcánek egina, “Krimenaren abadia” ez zituen formulak errepikatu bakarrik; aitzitik,, programazioaren hainbat alderditan sakondu zuen, bideo-jokoaren kodea modu harrigarrian hobetuz. Pacok, izan ere, ezin pentsatuzko mailaraino eraman zuen bere jenialtasuna Amstrad ordenagailuak zuen 128 KBko memoria urriaz baliatuta.
Delcánek, berriz, bideo-joko harrigarri baten arkitektura eta grafikoak eraikitzeko zutabeak jarri zituen, diseinu preziosista, konplexu eta xehetasunez betetakoa erantsi baitzuen. Bideo-joko horrek aztarna sakona utzi zuen haur jolastien belaunaldi oso batengan, hogeita hamar urte geroago ere ahaztu gabe baitute bideo-abentura berri horrek ekarri zien murgilpen-bizipena.