Jaulkipen data: 18 urria 2017

Tuna España

KONTSULTATU TARIFAK

Tuna España

HISTORIA

TUNA.
Premium paper-orri berri hau Tunaren omenez egin da. Bandurria, pandereta, musika-talde hauen ikasle izaera islatzen duten liburuak eta Tunako kideek soinean eraman ohi duten banda bezalako elementu adierazgarriak ditu protagonista. Kasu honetan, Tuna España islatzen duten kolorekoa da banda hori, alegia, Espainiako banderaren koloreetakoa.
Tuna Españak “Marca España” izaera lortu zuen, izan ere, gure herrialdeko kultura zabaltzen laguntzen du erakundeak, bai Espainian bertan bai atzerrian.
Premium paper-orriaren atzeko irudia partitura bat da.
Tuna unibertsitatean jaio zen, eta baliteke jatorria juglare eta trobalarien jardueran izatea, dirua irabazteko abesten baitzuten. Baita goliardoetan ere, hau da, garaiko gizarteak ontzat hartzen ez zituen gaiei buruzko abestiak konposatzen eta interpretatzen zituzten ikasleengan. Jaiei, ardoari eta amodio lotsagabeari buruzko abestiak ziren.
Izaera ibiltari eta jarrera pikaresko horiek bat egin dira ikasleen musika-talde hauetan. Jaietan eta neskei abesteaz gain, Espainiako ohiturak gordetzen dituzte. Adibidez, musika tresna tipikoak jotzen dituzte, hala nola, bandurriak, lauteak eta gitarrak, Hitako artzipresteak Libro del Buen Amor (Maitasun Onaren Liburua) ospetsuan dagoeneko aipatu zituenak.
Unibertsitate, eskola eta fakultate ugarik Tuna dute, ohore handiz zentroaren izena mundu osoan zehar garraiatzen laguntzen duena.
Clavelitos, Noche de Ronda eta Adelita izeneko abestiak aski ezagunak dira eta herritarren imajinarioan sustraituta daude.
Jaulkipen honetako zigilu protagonistak Tunako kide baten irudiaren itzala du, Tuna Españari dagokion banda soinean daramana eta gitarra jotzen ari dena. Gitarra kolore ugariko zintekin apainduta dago, gorteatzen dituztenei oparitzeko eraman ohi dituzten horietakoekin.
Tuna España izenaren alboan “ñ” hizkia ageri da, Marca Españaren ikur.

Carmen Álvarez Casanova