Jaulkipen data: 14 ekaina 2017

Valores cívicos. Día Nacional de las Lenguas de Signos Españolas

KONTSULTATU TARIFAK

Valores cívicos. Día Nacional de las Lenguas de Signos Españolas

HISTORIA

HIRIKO BALOREAK. ESPAINIAKO ZEINU-HIZKUNTZEN EGUN NAZIONALA


Hiriko balioak funtsezkoak dira gizarte bateko bizikidetzan; hiritar guztiek bete, errespetatu eta partekatu behar dituzten printzipioak dira.
Duela zenbait urte, Correosek zigiluak eskaintzen dizkie solidaritatea, aniztasuna eta sormena bezalako balioei, eta hala islatzen du jaulkipenetan.
Oraingo honetan, Espainiako Zeinu-hizkuntzen Egun Nazionala dugu protagonista.
Horretarako, Premium Paper-orri bat jaulki da 20 zigilurekin. Premium Paper-orrian zeinu-hizkuntzan idatzitako zenbait hitz ageri dira: “partekatu”, “eskubidea”, “parte hartu”, “zigilatu”, “komunikatu” eta “berdintasuna”.
Horrez gain, “eskerrik asko” idatzita duen irudia du zigiluak.
1936ko ekainaren 14an, Pertsona Gorren Estatuko Konfederazioa (CNSE) sortu zen zeinu-hizkuntza espainiarra eta katalana erabiltzen dituzten pertsonen eskubideen aldeko ekimenak sustatzeko xedez.
Urte asko igaro ondoren, egun hori Espainiako Zeinu-hizkuntzen Egun Nazionala izatea lortu da azkenik. Horri esker, beste aurrerapauso bat eman da zeinu-hizkuntza horien normalizazioan, sustapenean eta babesean.
Zeinu-hizkuntzak zenbat eta ezagunagoak izan, orduan eta ezagutza zabalagoak izango ditugu pertsona gorren eta itsuen inguruan, eta kolektibo horretara zuzenduko dugu gizartearen arreta.
Zeinu-hizkuntzak, pertsona gorrek zentzumen-gabezia horri aurre egiteko aurkitutako sormenezko bidea dira. Izaera bisuala eta espaziala ditu, keinuen eta eskuen bidez hitz egiten da eta. Giza hizkuntzen ezaugarriak ditu, gramatika bisual propioarekin.
Zeinu-hizkuntza ugari daude munduan, eta hizkuntza bakarra duten herrialdeetan zeinu-hizkuntza bat baino gehiago egon daitezke.
Gaur egun, zeinu-hizkuntza espainiarra eta katalana daude Espainian. Hasieran etxean bakarrik erabiltzen ziren, baina oso desberdina da gaur egungo egoera, izan ere, arlo eta testuinguru guztietan erabiltzen dira.