Jaulkipen data: 02 azaroa 2018

12 meses, 12 sellos. Ávila

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses, 12 sellos. Ávila

HISTORIA

12 HILABETE, 12 ZIGILU. ÁVILA.

Ávila hiri harresitua izango da 12 hilabete, 12 zigilu, 12 probintzia seriearen hilabete honetako protagonista. Epe horretan, zigilua probintzia horretako bulegoetan onartzen diren bidalketetan frankeo bakar gisa erabiliko da. AV hizkiekin irudikatuta, eskualde horretako elementu esanguratsuekin egindako mosaikoa ikus daiteke.

Atzealdean Ávilako harresia dago, hiriaren sinbolo nagusiena. 87 torre eta 9 ate ditu, eta, beste hainbeste lekutan bezala, kondairez beteta dago. Hiri harresituaren ikuspegi orokorra lortzeko, Cuatro Postes ondoan kokatu beharra dago: arkitrabe batez lotutako lau zutabe doriar hiriko armarriarekin, erdian gurutze batekin.

Santa Teresa Jesusena. Emakume santua, mistikoa eta zerutarra. Bere irakaspen eta esperientziei esker, Eliza Katolikoak izendatutako lehen emakume doktore bihurtu zen. 2017ko urriaren 15ean hasi eta 2018ko urriaren 15ean amaitu zen Teresaren jubileu-urtea.

Horrez gain, bere flora eta faunari erreferentziak daude; esaterako, estrepa lorea edo basahuntza piriniotarra. Gredosko mendilerroa ere agertzen da, glaziarrek milaka urteen poderioz higatuta.

Horri ere gehitu behar zaio tokiko gastronomia: Ávilako txuletoia edo gorringo gozoak. Azkena probintziako jaki onenetarikoa da, eta badirudi jatorri andalustarra duela. Postre hori egiteko, beharrezkoak dira arrautza gorringoak, almibarra, azukrea, limoia eta kanela.

Ávilak liluratu egiten du, eta beharrezkoa da elementu oro poliki-poliki ezagutzea: uneak, herriak, eraikinak, kondairak...