Jaulkipen data: 02 urtarrila 2018

12 meses, 12 sellos. Cuenca

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses, 12 sellos. Cuenca

HISTORIA

12 HILABETE, 12 ZIGILU. CUENCA

Correosek iaz abiarazitako 12 hilabete, 12 probintzia seriearekin jarraitzeko, Cuenca aukeratu da oraingoan. Hilabete honetan, zigilua probintzia horretako bulegoetan onartzen diren bidalketak egiteko frankeo gisa erabiliko da bakarrik. Zigiluak CU hizkiak daramatza, antzina Espainiako ibilgailuek probintzia horretan zeramaten matrikulenak, hain zuzen ere. Cuencak hamaika altxor ezkutatzen ditu, beraz, ezinezkoa da guztiak zigilu bakarrean jasotzea. Cuenca historia, artea, kultura, natura eta bizitza da. Cuenca udazkena eta udaberria da, aire garbiarekin, Gaztela-Mantxaren birika. Zigilu honek bertako elementu adierazgarrienetako batzuk jasotzen ditu.

Etxe esekiak. Huécar ibaiaren arroilaren erlaitzetako batean daude Erregearen Etxeak izenaz ere ezagutzen diren eraikin hauek. Oso bitxiak direnez bisitari asko erakartzen dituzte, eta egun Cuencako imajinarioaren zati garrantzitsu bat dira.

Resoli. Ukitu zitrikoa duen kafe likore hau (laranja eta limoi azalekin, anis lehorrarekin, azukrearekin, iltzearekin eta urarekin egina) Etxe Eseki hauetako baten itxura duen botila batean saldu ohi da.

Zarajo deiturikoak. Gosegarri tradizionala, esneko bildotsaren hesteekin prestatua. Haiek marinatu, biribilkatu eta xirmendutan erretzen dira, era desberdinetan txigortu arte.

Ajoarriero. Eskualde horretako pasta tipikoa, patatekin, baratxuriarekin, arrautzarekin eta olioarekin prestatua. Dena batera almaizean xehatu ondoren, hura bakarrik ala ogiarekin jaten da.

Oreina. Animalia noblea, jarrera dotorea duena. Hosquillo izeneko parkean eta “Serranía de Cuenca” erreserba-eremuan ikus daiteke oraindik.

Pinaburuak. Eskualde menditsuaren behealdean pinu ugari dagoenez, pinaburuak ere ugariak dira.

Eskalatzaileak. Cuenca erreferentzia probintzia da eskalada egiteaz mintzatzen garenean, izan ere, harkaitz erraldoiak eta sekulako hormak ditu.

Hiri xarmatua. Gure herrialdeko bazter txundigarrienetako bat da, aukera ematen baitu karst prozesu geologikoa ezagutzeko eta ikasteko, eta haren eraketa guratsuak behatzeko. Interes Nazionaleko Paraje Natural izendatua.

Aste Santua. Cuencako Aste Santua jende askok ezagutzen eta miresten du. Hori dela eta, Nazioarteko Interes Turistikoa duen jai izendatu zen. Tradizio hau oso errotuta dago Cuencako biztanleen artean, jaiaren edertasuna eta debozioa direla eta.

Beheko zintaren kolore gorriak probintziako banderari egiten dio erreferentzia.