Jaulkipen data: 01 otsaila 2018

12 meses, 12 sellos. Girona

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses, 12 sellos. Girona

HISTORIA

12 HILABETE, 12 ZIGILU. GIRONA.

Hilabete honetan, 12 hilabete, 12 zigilu serieari jarraituta, jaulkipen berria egin du Correos-ek, oraingoan Gironako probintziari buruz. Epe horretan, zigilua probintzia horretako bulegoetan onartzen diren bidalketak egiteko frankeo gisa erabiliko da bakarrik. Zigiluak aurrekoen ildoari jarraitzen dio eta GI hizkiak ditu, Espainiako ibilgailuen matrikula zaharren arabera probintzia horri zegokiona, alegia. Hizkien barruan eskualde horretako elementu esanguratsuekin egindako mosaikoa ikus daiteke.

Ahatea. Basahatea Gironako probintzian zein hirian begiztatu daitekeen hegazti-espeziea da.

Xuixo. Gozoki tipiko hau Gironan sortu zen, 1920ko hamarkada inguruan. Agidanez, Chou a la crème pastel frantsesaren gironar gozogileen egokitzapena da.

Salvador Dalí. XX. mendeko Espainiako margolari, eskultore, grabatzaile, eszenografo, marrazkilari aditu eta idazle ospetsua, surrealismoaren adierazle nagusienetakoa.

Dalí Museoa. Dalí Antzoki-Museoa, hots, munduko objektu surrealistarik handiena,

udal-antzoki zaharraren eraikinean dago. Izan ere, horren hondakinen gainean eraiki zuen Dalík museoa, Figueresen.

Cadaqués. Alt Empordà eskualdean kokatutako hiria. Landarez eta lorez beteriko harrizko kale meheak eta etxe zuriak dira nagusi marinel-herri honetan. Hain da ederra, ezen mundu osoko turisten kameren helburu bilakatu baita.

Sardana. Taldeka dantzatzen da dantza tipiko hau, biribilean jarrita; Kataluniaren ezaugarri nagusietako bat da mundu osoan.

Gironako katedrala. Santa Mariari eskainita dago, eta hiriaren eremurik garaienean dago kokaturik.

Girona. Ter, Güell, Galligants eta Oñar ibaiek zeharkatzen dute. Kataluniako gune historikorik zirraragarrienetako bat du.

Zerrenda horia du behealdean, probintziaren banderaren kolorearen adierazgarri, eta euli bat agertzen da bertan, hiriaren ikur. Kondairaren arabera, Filipe II.a Borgoinakoaren tropek Girona setiatu zutenean euli ugari agertu omen ziren San Nartzisoren hilobian, eta soldadu frantsesei eraso zieten.