Jaulkipen data: 02 apirila 2018

12 meses, 12 sellos. León (Agotado)

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses, 12 sellos. León (Agotado)

HISTORIA

12 HILABETE, 12 ZIGILU. LEÓN

Hilabete honetan León izango da 12 hilabete, 12 zigilu, 12 probintzia serie filatelikoaren protagonista. Epe honetan, zigilu hori izango da probintzia horretako bulegoetatik egiten diren bidalketa guztietarako erabiliko dena. León: elurtua, harrizkoa eta mahaian. León gauza ugari da, eta horietako batzuk LE hizkien barruan ageri dira, antzina Espainian probintzia horretako ibilgailuek matrikuletan eramaten zituztenak gogora ekarriz.

"Maragato" izenekoak. Herritar ekintzaile eta ibiltariak, janzkera tipikoa zeramatenak. Artisautzako produktuak saltzen zituzten batez ere.

Medulak. “Erromatarren urrearen mendiak” izenaz ezagutzen direnak, paisaia ederra osatzen dute garai hartako urre-ustiategiekin. UNESCOk Munduko Ondare izendatu zituen.

Katedrala. "Pulchra leonina" delakoaren handitasuna hiriburuak dituen xarma ugarietako bat da. Estilo gotikoan eraiki zen, baina kutsu frantsestu argia du.

San Isidoro errege basilika-kolegiata. Bere Errege-panteoia, garai hartako mundu erromanikoaren pieza bakarra da. XI. eta XII. mendeen artekoa da.

Astorgako Apezpiku-jauregia. Gaudí arkitektoaren lana da eta egun Bideen Museoaren egoitza hartzen du. Granito grisez eraiki zen, katedralarekin antzekotasunik ez izateko.

León. Hiriaren ikurra. Purpura kolorekoa eta ezkutu historikoko protagonista. Alfonso VII.ak egindako txanponetan agertu zen lehen aldiz.

Maragato eltzekaria. Nekazaritzan lan egiten zutenen pertsonen beharrak asetzeko eskualde horretan sortu zen errezeta tipikoa da. Hiru elementuk osatzen duten errezeta honek (okela, barazkiak eta zopa) berotzen laguntzeaz gain, indarberritzen laguntzen zien lan gogorra amaitutzat eman ondoren.

Boñargo "nicanores" hostopilak. Hostorez eginak daude eta Boñar hirian dute jatorria.

Martin arrantzalea. Azkar-azkar egiten du hegan eta oso txikia da. Hegazti honek gure faunako lumadi koloretsuenetako bat du.

Gaztainondoa. Bierzo eskualde osoan mila urtetik gorako hainbat eta hainbat gaztainondo daude. Erromatarrek ekarri zituzten antzina, Meduletako langileak elikatzeko.

Zigiluak behean duen zati granateak probintziako bandera dakar gogora.