Jaulkipen data: 01 abuztu 2018

12 meses, 12 sellos. Málaga

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses, 12 sellos. Málaga

HISTORIA

12 HILABETE, 12 ZIGILU. MÁLAGA

Malagari eskainitako zigilu honekin Correosek 12 hilabete, 12 zigilu, 12 probintzia izeneko sailarekin jarraitzen du. Hilabete honetan, Malagako posta-bulegoetan onartzen diren bidalketak egiteko frankeo gisa erabiliko den zigilu bakarra hori izango da. Zigiluak MA hizkia darama, antzina Espainiako ibilgailuek zeramaten matrikula gogora dakarrena, hain zuzen ere. Zigiluan eskualde horretako elementurik adierazgarrienak ikus daitezke.

Centre Pompidou. 2013. urtean, Parisko artearen zentro honen lehenengo egoitza jaso zen Frantziatik kanpo eta hautatutako hiria Malaga izan zen.

La Manquita (herrentxoa). Izen honekin ezagutzen dugu Malagako katedrala, honen dorreetako bat amaitu gabe baitzegoen.

Toro de lidia (plazako zezena). Ronda hirian, zezenketa klasikoaren sorterrian, aurkitu dezakegun plazako zezenari eskainitako eskultura.

Alcazaba. Islamiar jatorrikoa, Gibralfaro mendi-hegaleko muino batean kokatua. Itsasorako ikuspegiek eta bere iturrietako uren soinuek gune izugarri berezia bihurtzen dute.

La Farola (kale-argia). Izen honekin ezagutzen da Malagako itsargia. Badiaren aurretik igarotzen diren itsasontziak gidatzen ditu honek.

Moscatel. Izen berdineko mahatsetik datorren ardoa, oso heldua eta eguzkitsua.

Procesión del Cristo de la Buena Muerte (Heriotza Oneko Kristoaren Prozesioa). Legionarioen prozesioa izenarekin ezaguna, izan ere, armada kidego honek Menako Kristoa laguntzen dute Malagako Aste Santuan zehar.

Caminito del Rey (Erregearen bidetxoa). Gaitanesen haizpitarteko hormetan, oinezkoentzako pasabide hau ibai baten gainean dago zintzilik; 3 kilometro baino gehiagoko luzera du eta 105 metroko altueran dago.

Plaza de toros de la Malagueta (La Malagueta zezen-plaza). Estilo mudejarreko zezen-plazak Antonio Ordóñez museoa hartzen du bere barnean.

Mariposario (Tximeletategia). Benalmadenan Europako tximeletategirik handiena aurkitu dezakegu, non hondartzako 1500 espezie baino gehiago ikusi daitezkeen.

Ronda. Bitan banatzen duen labarra gure herrialdeko irudi zirraragarrienetarikoa dugu.

Espetos. Malagako ohiko jakia sardinekin egina, hauek kanabera batean “espetatu” egiten dira sutan erretzeko.

Benalmadena. Costa del Soleko hiri esanguratsuenetariko bat.

María Zambrano. Malagako pentsalaria, filosofoa eta saiogilea, 1981. urtean Asturiasko Printzesa Saria eta 1988. urtean Miguel de Cervantes Saria jaso zuen.

Beheko zintaren kolore urdinak probintziako banderari egiten dio erreferentzia.