Jaulkipen data: 03 iraila 2018

12 meses, 12 sellos. Navarra

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses, 12 sellos. Navarra

HISTORIA

12 HILABETE, 12 ZIGILU. NAFARROA.

NA hizkiekin, matrikula zaharrean ageri zirenak gogora ekarriz, Correos-ek zigilu berria jaulki du 12 hilabete, 12 zigilu, 12 probintzia seriean. Hilabete honetan. Zigilua probintzia horretako bulegoetan onartzen diren bidalketak egiteko frankeo gisa erabiliko da bakarrik. Zigiluan gailentzen diren hizkien barruan Nafarroako elementu adierazgarrienetako batzuk ageri dira.

San Fermin jaiak. Erdi Aroan dute jatorria eta erlijio kutsua dute, baina gaur egun giro ludikoa nagusitzen da. Zuria eta gorria, eta zezenak dira jai hauetako elementu nagusiak, jadanik mundu osoan ezagunak.

Ardo gorria. Ardo honen jatorri-deitura ospetsuenetako bi, Cigales eta Navarra, eskualde honetakoak dira.

Planetarioa. Yamaguchi parkean kokatuta dago dibulgazio zientifiko eta teknologikoko zentro kultural hau. Bertan, bisitariek aukera dute astronomia eta unibertsoaren misterioak gertutik ezagutzeko.

Ugatza. Putre espezie honek izen bitxia du, baina arrazoi bat dago horretarako: beste animalia batzuen hezur eta oskolak gorantz eraman eta altuera handietatik askatzen ditu, haiek apurtu eta ondo digeritu ahal izateko.

Sorgina. Zigiluan ageri den siluetak Inkisizioa dakar gogora. Garai hartan, Nafarroako 60 hiri baino gehiagotan esku hartu zuen, adibidez, Zangozan eta Irunberrin, eta zenbait hiritarri sorginkeria praktikatzea leporatu zien.

Erriberriko Erregearen Jauregia. Nafarroako errege-erreginen gortea eta Europako Erdi Aroko luxuzko gazteluetako bat izan zen. Monumentu Nazional izendatu zuten 1925. urtean.

Pagoa. Zuhaitz hostogalkorra da, fagazeoen familiakoa. 45 metroko altuera izan dezake eta oso ugaria da Nafarroako Foru Erkidegoan.

Errege Bardeak. UNESCOk Biosferaren Erreserba izendatu zuen. Buztin, igeltsu eta hareharrizko zoruen higadura dela eta, forma bitxiak sortu dira, eta horrek ilargiko paisaiaren antza ematen dio eskualde honi.

Zainzuriak. Nafarroako enbaxadore hauek oso erraz identifikatzen dira: kolore zuria, testura gozoa, hari gutxi (edo bat ere ez) eta zapore bikaina.

Iratiko oihana. Europan dagoen bigarren pagadi/izeidirik zabalena da, eta ondoen kontserbatutako bat. Zonalde berde izugarria da, 17.000 hektarea guztira, eta ia-ia birjina.

Beheko zintaren kolore gorriak probintziako banderari egiten dio erreferentzia.