Jaulkipen data: 01 urria 2018

12 meses, 12 sellos. Sevilla

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses, 12 sellos. Sevilla

HISTORIA

12 HILABETE. 12 ZIGILU.12 PROBINTZIA. SEVILLA.

Sevilla da 12 hilabete, 12 zigilu, 12 probintzia seriean agertuko den hurrengo protagonista. Hilabete honetan, zigilu hori izango da probintzia horretako bulegoetan erabiliko den frankeo modu bakarra. Gainera, Sevillan antolatuko dute EXFILNA / ECC 2018 ekitaldia. Zaragozan 2016an egin bezala, filateliaren alorreko bildumazale eta saltzaile garrantzitsuenak bilduko dira bertan. Ekitaldia kalean egingo da, munduko hiri ederrenetako batean esperientzia hori bizitzeko. Ekitaldia urriaren 31tik azaroaren 4ra arte izango da, eta Sevillako hiri karismatikoa zigilu, filatelia eta bestelako jarduerez beteko du.

Ez dago inolako aitzakiarik sekulako giro eta historiaz betetako hainbat txoko dituen hiria bisitatzeko. Hori dela eta, 2018an Bisitatzeko munduko hiri onena titulua eman dio bidaia-gida ospetsu batek. Sari hori irabazi duen Espainiako lehen hiria da.

SE letrekin, zigiluak probintziako elementu bereizgarrienetako batzuk ditu, hala nola olibondoa edo Guadalquivir ibaia. Hiriko ikono ezagunak ere agertzen dira, esaterako, Jesús del Gran Poder eskultura, Sevillako Madrugá festaren protagonistetako bat baita. Juan de Mesak egin zuen obra, eta 1620ko data du.

Sevillako leku ikusgarrienetako bat da: arkitekturak eta dekorazioak Espainiako Plazaz gozatzera egiten dute gonbita.

Sevillako sinboloa ere ezin ahaztu: Giralda, Santa Mariako katedraleko dorrea. Gailurrean, Giraldillo ezaguna kokatzen da.

Zigiluaren atzealdea Los Alcores eskualdeko albero lurrarekin apainduta dago. Beheko zerrenda berdeak probintziaren bandera gogorarazten du.