Jaulkipen data: 02 uztaila 2018

12 meses, 12 sellos. Valladolid

KONTSULTATU TARIFAK

12 meses, 12 sellos. Valladolid

HISTORIA

12 HILABETE, 12 ZIGILU. VALLADOLID.

Hilabete honetan Valladolid izango da 12 hilabete, 12 zigilu, 12 probintzia serie filatelikoaren protagonista. Epe honetan, zigilu hori izango da probintzia horretako bulegoetatik egiten diren bidalketa guztietan erabiliko den bakarra. Plaza Nagusitik ibilaldia egitea, bertako museo garrantzitsuak ezagutzea edo gastronomiaz gozatzea dira Valladoliden egin ditzakezun jarduera batzuk. Zigiluan ikus ditzakegu bertako elementu adierazgarrienetako batzuk.

Benefizentzia Etxea. Zaharren babes-etxe hau 1818ko uztailaren 18an eratu zen Valladoliden karitatezko zahar-egoitza bezala. Aurten ospatuko du bere bigarren mendeurrena.

Calderón Antzokia. Espainiako antzokirik onena eta garrantzitsuena zen bere garaian. Valladolideko Nazioarteko Zinemaren Astea (SEMINCI) hartzen du urtero.

Upela. Ardoaren ontzeari egiten dio aipamen. Upelak astiro-astiro oxigenatzen du ardoa eta testura eta zaporea eransten dizkio.

Gaztelako Ubidea. Espainian egin den ingeniaritza hidraulikoko obrarik garrantzitsuenetakoa da. Burgos, Palentzia eta Valladolideko probintzietatik doa.

Bertako janzkia. Irudiko jantzia Castiella Museoak utzitako traje batena da, probintziaren folklore- eta kultura-ondarearen adibide garbia.

Simancaseko zazpi dontzeilak. Kordobako omeiatarren laugarren emirrari emanak izan ez zitezen eskuak moztu zituzten zazpi dontzeilen aipamenezko motiboa.

Simancas. Gaztelua Erresumaren Artxibo Nagusi bihurtu zuen Felipe II.ak, eta orain Simancaseko Artxibo Nagusi bezala ezagutzen da. Europako dokumentazio-multzorik garrantzitsuenetakoa da bertan.

Tordesillasko Ituna. Errege-erregina Katolikoek Portugaleko erregearekin sinatu zuten hitzarmena nabigazio-eremuak banatzeko.

Zeramika. XII. mendetik ezarri ziren mudejar eltzegileek Erdi Aro osoan eutsi zioten beren jardunari.

Liburuak. Urueña herria adierazten dute, dituen liburutegi eta museo ugarirengatik Espainia osoan Liburuaren Hiri bakarra bihurtu baita.

Urtxintxa. Ohikoa da espezie honetako animaliak aurkitzea lautada osoan.

On Alfontso Infantearen sarkofagoa. Sancho IV.aren eta María de Molinaren hirugarren semea. Mudejar zurgintzaren erakuskari harrigarria da.

Irtirina. Halako izen xarmagarria du Valladolideko ogi adierazgarrienak. Ogi biribila da, mami zurikoa.

Garia. Probintzian gehien hazten den elikagaietako bat da, eta horiz margotzen ditu probintziaren bazterrak.

Beheko zintaren kolore gorriak probintziako banderari egiten dio erreferentzia.