Jaulkipen data: 05 urria 2018

1300 Aniversario Reino de Asturias

KONTSULTATU TARIFAK

1300 Aniversario Reino de Asturias

HISTORIA

URTEURRENAK. 1300. URTE ASTURIASKO ERRESUMA SORTU ZELA.

Asturiarren erresuma izan zen Iberiar Penintsulako lehen entitate politiko kristaua.

Erresuma honen historia 718. urtean hasi zen, orduantxe izendatu ei baitzuten On Pelaio matxinoen buru. Eta 925. urtean bukatu zen, Asturiasko Fruela II.ak bere anaia Ordoño II.a ordezkatu eta lurralde asturiarra Leóngo Erresumarekin bateratu zuenean.

Rodan aurkitutako kronikaren (gaztelaniaz, “Crónica Rotense”) eta Al-Maqqari kronikaren arabera, Pelaio Toledotik alde egin eta Asturiasko mendietan ezkutatu zen, eta handik matxinada bultzatu zuen Gijóngo agintari musulmanen aurka. Musulmanak heldu zirela jakitean, Pelaio eta bere aldekoak Covadongako koban ezkutatu ziren, eta amarrua egin zieten gerrari sarrazenoei; kristau kroniken arabera, haiek ezereztea lortu zuten.

Garaipena ez zen oso jendetsua izan, soldadu berbere hamarkada gutxi batzuk soilik hartu baitzuten parte, baina ospe handia eman zion Pelaiori, eta horrek matxinada masiboa eragin zuen asturiarrengan.

Hortaz, 1300. urte igaro dira Asturiasko Erresuma sortu zenetik, eta Correosek gertaera garrantzitsu horri omenaldia egin nahi dio zigilu berri batekin.

Zigiluan On Pelaioren monumentuaren lehen planoa ageri da, Félix Alonso Arenarena, 1970. urtean eraikia. Egun, Cangas de Onís hirian (Asturias) ikus daiteke. Bere atzean, Covadongako basilikaren fatxada nagusia agertzen da, Roberto Frassinelliren diseinua duena. 1877tik 1901era bitartean eraiki zuen Federico Aparici y Soriano arkitektoak, estilo neoerromanikoan, kareharri arrosaz.

Horrez gain, Garaipenaren Gurutzea dakar zigiluak, Oviedoko katedraleko Ganbera Santuan dagoena; Asturiasko Printzerriko ikur nagusietako bat da, eta horregatik ageri da, orobat, eskualde horretako banderan eta ezkutuan.