Jaulkipen data: 21 iraila 2018

150 Aniversario del fallecimiento de Leopoldo O Donnell

KONTSULTATU TARIFAK

150 Aniversario del fallecimiento de Leopoldo O Donnell

HISTORIA

PERTSONAIAK. LEOPOLDO O’DONNELLEN HERIOTZAREN 150. URTEURRENA

Leopoldo O’Donnell y Jorísen heriotzaren 150. urteurrena dela eta (1809-1867), Correosek zigilu bat kaleratu nahi izan du.

Militar konstituzionalista eta politiko literala izan zen, XIX. mendeko Espainian garrantzi historikoa izan duena. Militar lanetan 1. Gerra Karlistan hartu zuen parte, eta mailaz igo zen hainbat aldiz teniente jeneral izan arte; La Habanako kapitain jenerala izan zen, bai eta Infanteriako zuzendari nagusia ere; Afrikako Gerran zehar (1859), Operazioen Armadaren buru izan zen Tetuan hartu zutenean, eta horren ondorioz, Tetuango Dukearen titulua irabazi zuen Espainiako Handitasunarekin.

Politikan, senataria izan zen, Gerra ministroa eta Gobernuko presidente hainbat alditan. Gobernuko presidente izan zen garaian, bigarren aldia izan zen garrantzitsuena (1858-1863) goraldi ekonomikoa, trenbideen zabalkuntza, lan publikoen eraikuntza eta administrazioan hainbat hobekuntza egon zirelako.

Leopoldo O'Donnellen gorpua Madrilgo Atochako Basilikan egon zen 1870. urtera arte. Orduan, hiri bereko Salesas Realesen komentuko Santa Barbara elizara eraman zuten. Harrezkero, mausoleo batean dago. Estilo neoerrenazentista du aipatu mausoleoak, eta Carrarako marmolez zizelkatu zuen Jerónimo Suñol eskultoreak.

Zigiluan Leopoldo O’Donnellen irudia ikus daiteke, soinean Ofizial Jeneralaren uniformea daramala (kasaka urdin ilun-iluna papar-hegalarekin eta haragi-koloreko lepoarekin, galoiak eta guzti). San Fernandoko Errege Ordena Militarraren Gurutz Handi Ohoratua ere ikus daiteke, zetazko banda gorriarekin, laranja-antzeko hariekin muturretan, baita Ordenaren Plaka eta bere intsignia ere.

Hondoan, Mariano Fortunyren margolan bat ageri da, La Batalla de Tetuán, (Tetuango Gudua); olio-pintura handi-handia da, Bartzelonako Aldundiak agindua, eta margolariak amaitu gabe utzi zuen. Margolan horretan, Leopoldo O’Donnell ikus daiteke, Gobernuko Presidente izan zen garaian, Tetuango Guduan Espainiako Armadako kide-unitateak zuzentzen.