Jaulkipen data: 14 iraila 2018

25 Aniversario de la Última Expedición Ambulante de Correos

KONTSULTATU TARIFAK

25 Aniversario de la Última Expedición Ambulante de Correos

HISTORIA

Correosen azken bidalketa ibiltariaren 25. urteurrena

Atzo bertan izan zela dirudi, baina hogeita bost urte igaro dira dagoeneko. 1993ko ekainaren 30ean irten zen Madrilgo Chamartín geltokitik Correosen azken bidalketa ibiltaria Espainian zehar, tren bidez. Eta Espainiako filateliak hogeita bost urte horiek ospatu nahi ditu zigilu honekin. Hala, omenaldia egiten dio korrespondentzia garraio-zerbitzu horri, eta bereziki horretan lan egiten zuten emakume eta gizonei, kosta ahala kosta lan egin izanari esker izan baitzen posible.

Izan ere, 1855eko irailean lehen bidalketa ibiltariak egin zirenetik, Madril eta Albacete artean, postako langileen lana oso neketsua izan zen. Zamalanak geltokietan, korrespondentzia sailkatzea, hura dagokion helbidean entregatzea, lanaldi luzeak gauez, trenaren triki-traka etengabea... mundua mugiarazten zuen energia lurrina zen garaian.

Posta-zerbitzuko bagoi eta furgoiak hamaika kilometro ibili dira gure geografian barrena; serie batetik bestera, beren ezaugarri propioekin eta eraldaketekin, ibilgailuek hainbat albiste utzi dituzte pasatu diren lekuetatik. Denok begiratzen dute, irrikaz hasperen eginez… irrikaz egiten dute hasperen! eta are irrika handiagoarekin begiratzen dute bagoirik itsusiena! Baina gehien behar dutena: posta dakarren bagoia! Trena, kontent, beste herri baten bila, badoa txistuka… zein ondo azaldu zuen Froilán Cetek (ibiltari baten ezizena), 1908ko Heraldo Postal aldizkarian.

Neguan hotz eta udan bero, higienerik eza, espazio txikiak, arriskua... batzuetan heriotza ere bai. Denborak aurrera egin ahala lan-baldintzak hobetu ziren, modernizazioa heldu baitzen: argia, berokuntza-sistema elektrikoa, sukaldeak, ohatzeak eta dutxak. Horiek guztiek apaintzen zuten barrutik posta zeraman ibilgailua.

Erditik banatutako bizitzak, bizitza paraleloak, lagunak eta amodioak geltoki guztietan, Rafael de Leónen abestiak dioen bezala: Enara ilunak nire balkoira itzuliko dira habia egitera, baina posta daraman bagoia ez da bueltatuko...

Hori dela eta, Correosek bagoi hori dakarkigu bueltan zigilu baten bitartez. Aurrealdean, posta zeraman 1500 serieko bagoia ikus daiteke kanpotik; atzealdean, berriz, bagoia barrutik, jadanik existitzen ez den moduan: langilea, zakuak eta tresneria.