Jaulkipen data: 27 apirila 2018

25 años Muestra Internacional de las Artes del Humor

KONTSULTATU TARIFAK

25 años Muestra Internacional de las Artes del Humor

HISTORIA

UMORE GRAFIKOA. UMORE ARTEEN NAZIOARTEKO ERAKUSKETA 25 URTE

Umore Grafikoari eskainitako serie hau duela bost urte hasi zen. Umore arloko oso gertakari berezi bat dugu oraingo honetan, Umore Arteen Nazioarteko Erakusketaren (MIAH) 25. edizioa alegia, Alcalá de Henareseko Unibertsitateko Fundazio Nagusiaren Umore Arteen Quevedo Institutuak (IQH) antolatua.

Aurtengo bloke-orriak orain arte izandako edizio bakoitzeko obra baten zatia biltzen du. Obra kolektibo bat jasotzen du, beraz, Francisco de Quevedo y Villegas-en karikatura eder bat, Ricardo Martínez-ek 1997ko martxoan maisuki egina Quevedos Umore Grafikoaren Informazio Aldizkariaren 0 zenbakiaren azalerako.

Bloke-orrira itzuliz, honako autore hauen lanak erakusten dira, edizio hurrenkerari jarraituz: Ramón Gutiérrez; José M. Gallego eta Julio Rey, Gallego y Rey; Antonio Fraguas, Forges; Miguel Ángel García Laparra, Maikel; José Antonio Ortiz Fuster, Ortifus, César Oroz; Armengol Tosá Badia, Ermengol; José Arles Herrera, Calarcá; Antonio Mingote; Joaquín Aldeguer; José María Fandiño; David Vela; Orcajo; Santiago Almarza; Jaume Capdevila, Kap; Enric Arenós, Quique; Diego Doblas; Antonio Postigo; Carlos Villafranca Ortiz, Tres; José Luis Martín Zabala; Enrique Pérez Penedo; Carlos Romeu; José Manuel Puebla; David García Vivancos, DGV; eta, Ricardo Martínez.

Bere aldetik, Ricardo Martínez Ortega, 1956 (Txile). Hirurogeita hamargarreneko hondarrean hasi zuen bere ibilbide profesionala, Miamiko argitalpen eta publizitate-agentzientzat egindako sortze-lanekin. Miamin ezagutu zuen Ignacio Moreno, eta elkarren artean Goomer sortu zuten 1987an. Pertsonaia hori El País eta El Mundo egunkarietan argitaratu zen “Ricardo & Nacho” bezala. Ricardo El Mundo egunkarian hasi zen lanean 1989an, eta hantxe segi dezakegu ikusten ordutik bere lana.

Lanak hainbat museotan ere baditu, besteak beste Lausanako Museo Olinpikoan, Espainiako Liburutegi Nazionalean eta Bill Clinton Liburutegian. Jaso izandako sarien artean, hauek nabarmentzen dira: Urrezko 8a, Madrid Tono Saria, Haxtur Saria Gijonen eta Gat Perich.

Egin duen azken erakusketetako bat De Políticos y Otros Animales da, IQH-ak ekoitzia, eta zigilu honetan protagonista dugun obra horren parte izan zen.

MIAH Umorearen inguruko jarduera-multzo bat da eta IQH-k antolatzen du urtero irailetik azarora bitartean. Jatorri ezberdineko egileek hartzen dute parte, izan estatukoak izan nazioartekoak.