Jaulkipen data: 25 iraila 2018

30 Aniv. Centro de Gestión Catastral y Cooperación Tributaria

KONTSULTATU TARIFAK

30 Aniv. Centro de Gestión Catastral y Cooperación Tributaria

HISTORIA

URTEURRENAK. KATASTRO KUDEAKETAKO ETA ZERGA KOOPERAZIOKO ZENTROAREN 30. URTEURRENA.

1987an Katastro Kudeaketako eta Zerga Kooperazioko Zentroa sortzeari esker, Espainia bezalako herrialde batentzako katastro egokia eratu zen.

Garai hartan katastro modernoa behar zen, eta aurrekontu handia eman zitzaion zentro berriari horretarako. Bide horretatik, organismo bakarra bilakatu zen, zuzendaritza zentralizatuarekin.

Harrezkero, hauek dira bere eginkizun nagusiak: ondasun higiezinen katastroa prestatzeko, berrikusteko eta mantentzeko lanak; ondasun higiezinak baloratzeko sistemak estatu mailan aztertzea eta koordinatzea; lurraren gaineko kontribuzioak kudeatzea eta ikuskatzea; katastroak informatizatzea; eta katastroari zein ondasun higiezinen gaineko zergei buruzko ikerketak egitea eta estatistikak prestatzea.

Katastro Kudeaketako eta Zerga Kooperazioko Zentroari esker, katastroa berrikusteko lana nabarmen bizkortu zen 1987. urtetik aurrera.

Ortoproiekzioko teknikak bultzatu eta plan bat diseinatu zen, puzzle erraldoia lortze aldera. Bertan, probintzia desberdinetako udalerriak gehitzen ziren urtero, katastroari eta kartografiari buruzko informazioarekin.

Horri guztiari esker, aurrerapauso garrantzitsuak eman ziren kartografian erabiltzen diren tekniketan, eta fideltasun handiagoa lortu zen jatorrizko informazioarekin alderatzean.

Katastroa informatizatzeko plana, 1987. urtekoa, hau da, katastroan baliabide informatikoak erabiltzeko xedea zuena, garatuz joan zen datu-base katastral, kartografiko eta alfanumerikoen sistema sortu arte. Datu-base horiek elkarrekin erlazionatuta eta “Katastroko informazioaren sistema” izeneko sistema bakarrean integratuta daude.

Zigiluan Katastroaren egoitza hartzen duen eraikina nagusitzen da. Madrilen dago, Castellana pasealekuan.

Irudiaren atzealdean katastroko kartografiako plano bat ikus daiteke.