Jaulkipen data: 26 iraila 2018

40 Aniversario Grupo Especial de Operaciones (G.E.O.)

KONTSULTATU TARIFAK

40 Aniversario Grupo Especial de Operaciones (G.E.O.)

HISTORIA

URTEURRENAK. OPERAZIOEN TALDE BEREZIAREN 40. URTEURRENA

Operazioen Talde Berezia Espainiako Polizia Nazionalaren eliteko unitatea da. Duela 40 urtetik hona, operazioetarako dituen gaitasunak eta aukerak erakutsi ditu.

Munichko Joko Olinpikoetan (1972) izandako sarraskian ez zegoen inolako unitate espezializaturik halako gertaerei aurre egiteko. Horrenbestez, hainbat unitate sortu ziren Europan.

Unitate honetara sartzeko lehenengo ikastaroa 1977an eman zen, Alemaniako terrorismoaren aurkako GSG-9 taldea eredu, terrorismoaren eta Espainiako 70eko hamarkadan zeuden delinkuentzia antolatuko taldeen aurka borrokatzeko.

Unitate honek oinarrizko hiru balio ditu, mundu osoan aintzatetsiak eta goretsiak. Lehenengoa taldea osatzen duten polizien giza potentziala da; izan ere, kide guztiek prestakuntza berezia jasotzen dute agintzen zaizkien misioei aurre egin eta arrakastaz ebatzi ahal izateko.

Bigarrena, GEOak irtenbide egokiak hautatzeko duten gaitasuna, gai baitira, eskura dituzten baliabideak erabilita, parte hartu behar duten eta bereziki larriak diren egoerak ebazteko.

Hirugarren balioa Unitateak edozein misio burutzeko duen bizkortasuna da.

Operazioen Talde Bereziak funtzio hauek betetzen ditu:

- Bahitutako pertsonak aske uztea.

- Terroristak eta armadun delitugile arriskutsuak atxilotzea.

- Terroristek eta delinkuentzia antolatuko taldeek erabiltzen dituzten lekuak ireki eta horietan sartzea.

- Goi-mailako pertsona ospetsuak babesteko zerbitzuetan parte hartzea kasu berezietan, gure herrialdera halakoak bisitan etortzen direnean.

- Atzerrian dauden Espainiako enbaxadak babestea mehatxu larria dagoen kasuetan. Horretarako, Espainiako ordezkaritza diplomatikoen segurtasuna indartzeko taldeak eratzen dituzte.

- Polizia-izaerako urpeko-zerbitzuak ematea. Horretarako, urpekariak tokian tokira joaten dira gorpuak edo delituzko egintzetan erabiltzen diren gauzak bilatu eta berreskuratzeko lanetan parte hartzeko.

- Kalifikazio berezia eskatzen duen edozein zerbitzu ematea.

Espezialitate honetan, erreferente garrantzitsu bezala aintzatetsi da, ez Espainian soilik, baita gure mugez haraindi ere.

GEOko kideek kooperazio-jardunaldiak eta praktikaldiak egiten dituzte “Atlas” lantaldea osatzen duten unitateekin (Europako 30 herrialdetan dauden terrorismoaren aurkako 36 unitate dira).

Correosek urteurren hau ospatu nahi izan du. Hori dela eta, GEO Taldearen zigilu bat kaleratu du. Zigilua xumea da oso: GEOen kide batek du protagonismo osoa, gauez ikusteko betaurrekoak eta ekintzarako behar duten ekipamendua jantzita. Hori guztia Polizia Nazionalaren enblemarekin eta Espainiako eta Europar Batasunaren banderekin markoztatuta.