Jaulkipen data: 03 uztaila 2018

50 Aniversario Fuerzas Aeromóviles Ejército de Tierra

KONTSULTATU TARIFAK

50 Aniversario Fuerzas Aeromóviles Ejército de Tierra

HISTORIA

FAMETen 50. urteurrena

Lehor-armadako Aeromobil Indarrak (gaztelaniaz, FAMET) sortu zireneko 50. urteurrena ospatu zen 2016ko ekainaren 23an. Unitate militar horrek 1965. urtean sortu zen Hegazkintza Arineko Konpainian du jatorria, hots, Lehor-armadaren lehen helikoptero unitatea izan zenean, Aerostazio Zerbitzuaren eta Aeronautika Militarraren ondorengoan.

Urteurrena Colmenar Viejoko (Madril) «Los Remedios» izeneko basera (egungo «Coronel Maté» basea) 1966ko ekainaren 23an lehen helikopteroak iritsi ziren egun berean izan zen.

FAMETen historian azpimarratzekoa da, Espainiako lurraldean banatutako batailoiak sendotu eta sortzeko fasearen ondoren, etengabe parte hartu izan duela espainiar Armadak kanpoan egindako operazioetan, hasi 1991n Irakeko Kurdistango lurraldean NBEren banderapean «Provide Comfort» operazioan egindako esku-hartzetik eta gaur egungoraino, oraingoan ere Iraken, Bagdad inguruan 2018ko maiatzean zabaldutako helikoptero unitatearekin, Da’esh-en aurkako nazioarteko koalizioari Espainiak egindako ekarpen gisa. FAMETek, halaber, hedatze militar ugaritan hartu izan dute parte, Balkanetan, Libanon eta Afganistanen, besteak beste.

Armadako helikoptero unitate guztiak «Lehor-armadako Abiazioa» izenekoan txertatzen dira, eta urteurren hau partekatzen dute: FAMETek eratzen dutenak eta beste Indar Aginteei eta Indarrari Laguntzeko Aginte batzuei (Lehor-armadaren Abiazio Akademia, Helikopteroen Parke eta Mantentze Zentroa eta Kanarietako Agintearen VI. Maniobrako Helikopteroen Batailoia) dagozkienak. Bertan lan egiten dutenek aireko baliabideak dituzten Armadako unitateen aginte, prestakuntza, segurtasun eta erabilerarekin zerikusia duten jarduerak burutzen dituzte.

Hala, Espainiako Armada parez pare dabil inguruko armada gehienekin, eta elkarren arteko operazioak burutzen dituzte, «Armadako Abiazio» propioa baitute, esan nahi baita lurreko indarretan txertatzen diren eta beren misioak airetik burutzen dituzten helikoptero unitateak, lurreko operazioen funtsezko parte diren aldetik.