Jaulkipen data: 31 urria 2018

Archivo General de Indias

KONTSULTATU TARIFAK

Archivo General de Indias

HISTORIA

INDIETAKO ARTXIBO NAGUSIA. SEVILLA.

Kontinente berria aurkitu zenetik, Simancasen, Cádizen eta Sevillan barreiaturik egon ziren Indiei buruzko dokumentuak. Horregatik, 1785ean, Indietako Artxibo Nagusia sortu zen sevillar hiriburuan, Carlos III.a erregeak aginduta.

Indietako idazkari José Gálvezek sustatu zuen proiektua, eta historiagile, akademiko eta Indietako kosmografo nagusi Juan Bautista Muñozek burutu zuen.

Sevillako Lonja ikusgarria Felipe II.aren erregealdian eraiki zen, Juan de Herrera planoak abiaburu hartuta, Sevillako merkatariek garai hartan egiten zituzten salerosketetarako. Gizadiaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1987an, eta Kultura Ondasun 1983an, Monumentuen kategorian.

Apurka, dokumentuak jasoz joan zen Artxiboa, Indiekin loturiko erakunde ezberdinek sortuak, besteak beste, Indietako kontseiluak, Kontratazio Etxeak, Sevillako eta Cádizko Kontsuletxeek eta Estatuko Idazkaritzek. Haien ekarpenak bide eman zuen Espainiako administrazioak Mundu Berrian bizitako historia deskribatzeko.

Premium paper-orri berriak, erakunde ospetsu horri eskainiak, Sevilla bezalako hiriak bereizten dituzten kolorea eta bisitari kopuru handia erakusten ditu, baita eraikin historikoak babesten dituen altxorrak ere. Hondoan, eraikinaren fatxada nagusia ikus daiteke. 14 zigiluetan barruko galeriaren irudia azaltzen da atzealdean, eta Tordesillasko Itunaren zati bat, aldiz, lehen planoan, Artxiboan gordetzen baita aipatu dokumentua.

Correosen jaulkipen berriak, oro har, artez, kulturaz eta monumentaltasunez beteriko hiri batera eramaten gaitu nolabait, eta omenaldia egin nahi dio gure herrialdeak Amerikan eta Filipinetan izandako historiari buruz Espainian den artxiborik handienari. Ezin ahantz dezakegu parerik gabeko dokumentuak aurki daitezkeela bertan, pertsonaia historiko gailenek sinatuta, hala nola Cristóbal Colónek, Hernán Cortesek edo Francisco Pizarrok.

Guztira, 43.000 paper-sorta, 80 milioi orrialde eta 8.000 mapa eta marrazki gordetzen dira, tentu handiz, Indietako Artxibo Nagusi handientsuan.