Jaulkipen data: 05 uztaila 2018

Arquitectura Rural. Euromed. Possessió. Mallorca

KONTSULTATU TARIFAK

Arquitectura Rural. Euromed. Possessió. Mallorca

HISTORIA

NEKAZAL ARKITEKTURA POSSESSIÓ RAIXA

Duela urte batzuk Correos-ek abiarazitako serieari jarraituz, Premium Paper-orri berri bat igortzen da gure herrialdeko Nekazal Arkitektura-ri eskainia, eta aurten, hain zuzen ere, Mallorcako Pssessió Raixa-ri.

Lorategi apartek inguratua, Tramuntana mendilerroaren behealdean kokatua, jatorri arabiarreko etxe honek XVI. mendeko zenbait osagai mantentzen ditu, hala nola, kaperaren ganga eta “clastra”-ren arkupea, ohiko mallorcar patioa.

XVIII. eta XIX. mendeetan zehar, eraikinak Despuig kardinalak abiarazitako estilo neoklasikoko erreforma batzuk pairatu zituen.

Kardinalak sekulako etxe batean bihurtu zuen eraikina eta bertan eskultura klasikoko museo bat jarri zuen, gaur egun Bellver gazteluan ikus daitekeena.

Etxeko osagairik aipagarrienetariko bat hegoaldeko aurrealdean kokaturiko loggia dugu (kanpoaldeko galeria).

Mota honetako eraikinetan ohikoa den erdiguneko patioaren inguruan etxearen gela nagusiak banatzen dira.

Dudarik gabe, lorategiak dira finka honetako baliorik preziatuenak. Almenadun dorreko terraza handi batean aurkitzen dugu lorategirako sarbidea. Goialdeko lorategiak sekulako eskailera neoklasiko batek gurutzatzen ditu. Behealdekoetan bereizgarria da izugarrizko laranjondo-lorategia.

Egundoko urmaela, ermita txiki bat, tenplete bat zein pabiloi historizista batek, besteak beste, lekua bazter berezia bihurtzen dute bai tokiko jendearentzat zein uhartera bisitan datozenentzat.

Raixak ere filmetan hartu du tokia. Muerte bajo el sol (Heriotza eguzkipean) edo Bearn filmazioetan adibidez hartu du parte.

Egun, eraikinak Raixa - Tramuntanako mendilerroko Interpretazio eta Bisitari Zentroa hartzen du barne, esku eta familia desberdinen eskuetan egon ondoren, 2002 urtean Kultura-ondasun gisa kalifikaturiko Raixa finka Mallorcako Consell Insular (uhartetar batzordea) batzordeak eta Ingurumen Ministerioak erosi zuten, erabilera publikoari zuzentzeko asmoz.

Premium Paper-orriak harmailadi aparta du irudi. Zigiluak eraikin nagusiaren irudia erakusten du bere logia itzelarekin eta eraikin berezi honen edertasun liluragarria adierazten du.