Jaulkipen data: 14 otsaila 2018

Arte Contemporáneo. Eduardo Arroyo

KONTSULTATU TARIFAK

Arte Contemporáneo. Eduardo Arroyo

HISTORIA

ARTE GARAIKIDEA. EDUARDO ARROYO.

1937an jaio zen, Madrilen, figurazio kritikoaren ordezkari hau, eduki politikoak eta sozialak jorratzen zituena batik bat. Parisera joan zen, izaera politikoko beste arrazoi batzuez aparte, idazle bihurtu nahi zuelako.

Hizkuntza-erraztasunak bide eman zion Senaren hiriko bizitza artistikoan erraztasun osoz txertatzeko; hala bada, margolarien auzoan ezarri zen eta, horrek bultzatuta akaso, pinturarekiko zaletasuna piztu zitzaion, baita bere konpromiso politikoa indartu ere.

Bere lan piktorikoak kutsu politiko sendoa du, eta erbestearen alderdirik latzenak islatzen ditu.

Artearen eta abangoardiaren konpromisoaz ere arduratu zen; izan ere, horri buruz esaten zuen modaren luzapena zela, eta aurre egin behar zitzaiola. Ez ei zuen ulertzen egile abangoardista batzuen baldintzarik gabeko maitasuna.

Arte garaikidea seriean eransten den zigiluak egilearen lanetako bat jasotzen du, Parmi les peintres delako serie artistikoaren baitan, non protagonistak (margolariak) mafiako benetako buruzagiak balira bezala jantzirik baitoaz, aurpegi zehaztugabea estalita, pintura-orban eta guzti, kolore bizidun mosaikoak edo beirateak gogora dakartzatenak nolabait. Begirik gabe agertzen dira gizon horiek, bizi diren errealitatearekiko itsu.

2000. urtean, Arte Ederren urrezko domina eman zion Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak.

Gaur egun, mundu osoko arte-museo eta -zentroetan dago ikusgai, hala nola Madrilgo Reina Sofía Museoan, Bilboko Arte Ederren Museoan, Valentziako IVAM Institutuan, Bartzelonako MACBA Museoan, Parisko Arte Modernoaren Museo Nazionalean edo New Yorkeko MOMA Museoan.

Zenbait lan idatzi zituen, eta eszenografo-lanetan ibili zen, Calderón de la Barcaren La Vida es Sueño antzezlanean, adibidez, José Luis Gómez zuzendariarekin.

Artearen mito bizia da Arroyo, askotariko adierazpenetan, eta bloke-orri hau geroko geratuko da, bere betiereko lanak bezalatsu.