Jaulkipen data: 10 apirila 2018

Centenario de los Castillos de Valderas. Alcorcón (Madrid)

KONTSULTATU TARIFAK

Centenario de los Castillos de Valderas. Alcorcón (Madrid)

HISTORIA

Valderaseko markes gisa ezaguna zenak Luis Sainz de los Terreros arkitektoari enkargatutako jauregia inauguratu zen Alcorcon-en 1917. urtean.

Handik gutxira, beste bi jauregi txikiago eraiki ziren ondoan. Haietako batek, erabilera partikularreko San Jose kapera zuen barrualdean, eta bestea gazteluko ogipekoen egoitza gisa erabiltzen zen.

Eraikinek Frantziako gazteluen eta Ingalaterrako landako etxalekuen estiloak uztartzen dituzte. Dorretzarrak eta almena apaingarriak nabarmentzen dira, bereziki; baita Errenazimentuko leihateak, gotiko estilokoak eta mudejar jatorriko teilatu-hegalak ere.

Gaur egun, multzo arkitektonikoaren eraikinak Madrilgo Erkidegoko Ondare Historikoaren Legearen bitartez babestuta daude, jaun-eraikuntzak eta kapera 1936. urtea baino lehenagokoak baitira. 2017an, zabaldu zeneko mendeurrenaren harira eta Alcorconeko Udalaren eskariz, Ondare Intereseko Ondasuntzat hartzeko izapideak abiarazi ziren.

Correosek Ondare Artistikoa seriearen barruan jaulkitzen duen zigiluak altxor arkitektonikoa den jauregi hau ezagutzera eman nahi du. Izan ere, hari begiratuta, Loiraren ibaiertzean edo Ingalaterrako landazabalean gaudela irudituko zaigu.

Zigiluak gaztelua irudikatzen du, haren dorretzar ikaragarrietako bat lehen planoan duela. Udalerriko ezkutua eta bere koloreak daramatzan banda ospatu berria den mendeurrenaren oroigarri dira.

Zigilu honek Espainia marka adierazten duen “ñ” hizkia eramango du bere mundu osoan zeharreko bidaian.

1988an, Valderaseko VI. markesak Alcorconeko Udalari eman zizkion gazteluak dohaintzan, eta zaharberritze-proiektu bati ekin zitzaion 1991n, Enrique Fombella eta Eduardo Paniagua arkitektoei enkargatuta. Egitasmo horretan kapera kendu egin zen, aurri-egoeran baitzegoen.

Egun, Alcorconeko Beira Artearen Museoa (MAVA) dago bertan, eta Espainiako Arte Garaikideko panoramaren testuinguruan egindako beirazko obrak ditu ikusgai museoak.