Jaulkipen data: 18 ekaina 2018

Centenario del nacimiento de Gloria Fuertes

KONTSULTATU TARIFAK

Centenario del nacimiento de Gloria Fuertes

HISTORIA

GLORIA FUERTESEN JAIOTZAREN MENDEURRENA

Naizen irla honetara, norbait heltzen bada,

zerbaitekin aurki dadila da nire nahia

–bertso piztuen iturbegiak eta

bake-turrustak, horixe dut–

Gloria Fuertesen poema horrek ematen zion izenburua bere lehen liburu izan zenari, Isla Ignoradari (Bazter utzitako irla). 1950ean argitaratu zen Musa Nueva bilduman.

Correosek bertso horiekin eta zigilu batekin oroitarazi nahi du Espainiako letrei, poesiari eta, batik bat, txikienei halako ekarpena egin zien emakumea.

Letren maisu hau, izan ere, orain dela 100 urte jaio zen, eta bere poemek hainbat belaunaldietakoen bizitza ilustratzeko balio izan dute eta, ziurrenera, balio izaten jarraituko dute geroko urteetan ere.

La gallinita en su gallinero (Oilotxoa bere oilategian), La araña de España (Espainiako armiarma) edo La oca loca (Antzara eroa) betirako iltzatuta geratu zaizkigu gure gogoan eta errezitatzen jarraituko diegu geure seme-alaba zein bilobei.

Gloriak zero batekin zer egin genezakeen erakusten zigun, eta planeta nola zaindu behar genuen kutsaduraren aurka. Halaber, esaten zigun zeren aspergarria izan zitekeen itxaroten eta itxaroten egotea, edo soilik hiru hitzekin izan genezakeela Bakea (PAZ).

Oso pertsona berezia izan zen, eta txiki-txikitatik erakutsi zituen bere adineko neskatxengandik bereizten zuten seinaleak. Lavapieseko auzo peto-petoan jaioa zeharo familia umil batean, oso goiz hasi zen lanean idatz-makina batekin, familiari laguntzeko, eta helbideak kopiatzen zituen gutun-azal bakoitzeko zentimo bat kobratuz. Tekla eta irakurketa artean hasi zen poemak idazten, eta 17 urte besterik ez zituen lehen liburua argitaratu zuenean.

Literatur-karrera handi baten hasiera izan zen; ehunka poema etorriko ziren gero, handi eta txikientzat.

Zigiluak idazlearen erretratu eder bat erakusten du, bere ile zuria eta irribarre ahaztezina lagun dituela. Irudi hau bere poema ospetsuenen artetik ateratako testuez osatuta dago.

Gloria Fuertes 1998ko azaroaren 27an joan zen, eta haren epitafioak bere bizitza laburbiltzen du: “Dagoeneko dena esan dudala uste dut/ eta dena maite dudala dagoeneko”.