Jaulkipen data: 18 ekaina 2018

Centenario del nacimiento Mariemma

KONTSULTATU TARIFAK

Centenario del nacimiento Mariemma

HISTORIA

PERTSONAIAK. MARIEMMAREN JAIOTZAREN MENDEURRENA

Guillermina Martínez Cabrejas (Mariemma) Íscar-en (Valladolid) jaio zen 1917ko urtarrilaren 10ean eta Madrilen hil zen 2008ko ekainaren 10ean.

Mariemma XX. mendeko dantzaren figurarik handienetako da: interpretea, koreografoa, maisu, enpresari eta ikerlaria.

Bi urte zituenean familia Parisera lekualdatu zen eta bertan 9 urterekin dantza klasikoaren ikasketak abiatu zituen Teatro Châtelet-en eta Petit Rats-en parte izan zen.

Hasieran familia giroan dantza tradizionalaz ikasitakoa eta Pariseko hasierako prestakuntza akademikoa izan ziren haren espainiar dantza askotariko eta osoaren bi ardatzak.

Jarraian Espainiako dantza eta musika aberats nola askotarikoak ikasten emandako denborak zehaztasun handiz dantza egin eta irakasteko aukera eman zion. Hurrenkera garbi bat ezartzen du horretarako, espainiar dantzaren lau formak ardatz hartuta: boleroen eskola, folklorea, eskola flamenkoa eta dantza estilizatua.

Piano-jotzaile, gitarra-jotzaile eta flamenko-kantari handiek lagundurik egon zen sortzaile eta interpretari gisa egindako haren ibilbidea, batez ere Enrique Luzuriaga maisuak 1940tik aurrera.

Bere lehen konpainia sortu zuen 1955ean (Mariemma, Ballet de España, Mariemma, Espainiako Balleta); munduko agertoki hoberenetan ibili zen harekin eta gonbidatutako izar eta koreografo bezala ibili zen Milango Scala bezalako leku enblematikoetan.

Koreografian hark utzitako ondarean pieza apartak ageri dira, bai bakarka, bai obra koraletan dantzatzekoak: Córdoba (Kordoba), Andaluza (Andaluziarra), Barcarola (Barkarola), Malagueña (Malagarra), Danza y Tronío (Dantza eta Arrandia), España e Ibérica (Espainia eta Iberika)…,

Madrileko Arte Dramatiko eta Dantzako Goi-mailako Errege Eskolako Espainiar Dantzako katedratikoa izendatu zuten 1969an. Pedagogia-sistema propioa ezarri zuen Espainiar Dantzaren lau formatan oinarriturik, eta iraganaren eta etorkizunaren muga bihurtu zen prestakuntzan. Kontserbatorio hori zuzendu zuen 1980tik aurrera. Eskola propioak ere sortu zituen Madrilen, Íscar-en eta Valladoliden hirurogeita hamargarreneko urteetatik aurrera.

Jaso zituen sari ugariak nazioarte mailan lortutako aintzatespenaren erakusle dira: Dantzaren Zazpi Jainkozkoetakoa izendatu zuten, Dantzaren Sari Nazionala, Turismoaren Merezimenduzko Zilarrezko Domina, Arte Ederren Domina, Isabel Katolikoaren Errege Ordenako Dama Begizta eta Chevalier de L’Ordre des Arts et des Lettres, besteak beste. Haren sari handiena, ordea, espainiar dantzaren defendatzaile eta enbaxadore handienetakoa izatea izan zen.

Correosek ere gehitu nahi izan du artista honen mendeurrenera Mariemmaren 60eko hamarkadako argazki bat duen zigiluarekin.Argazkian agertokian azaltzen da, bizkarra emanez, fokua atzean eta Flamenko Eskolako jantziarekin. Eszena osoa espainiar gitarraren silueta batean markoztaturik dago, dantza eta musika elkartzen direlarik.