Jaulkipen data: 23 urtarrila 2018

Centro Nacional de Inteligencia

KONTSULTATU TARIFAK

Centro Nacional de Inteligencia

HISTORIA

CNI

Zigilu honek CNI zentroak Madrilen duen eraikin nagusiaren airetiko ikuspegia du. “Izarra” izenaz ezaguna da eta “Y” itxura du.

Irudiarekin batera, erakundearen ikurra (Espainiako ezkutuarekin) eta siglek osatzen duten logotipoa ere ageri dira. Trazua urdina da eta Espainiako banderaren koloreak ere ikus daitezke.

Zigilu honek C tarifa du. Estatuan funtsezkoa den erakunde bat du protagonista, 2002. urtean sortu zena Defentsarako Informazio Zentro Nagusi (CESID) ohia ordezkatzeko.

Inteligentzia Zentro Nazionala, estatuan eta nazioartean zeuden behar berriei aurre egiteko sortu zen. Espainiak inteligentzia zerbitzu modernoa behar zuen, arrisku berriak modu eraginkorrean desagerraraz zitzakeena, batez ere, terrorismoaren arloan.

11/2002 Legearen 1. artikuluan ezarritakoaren arabera, CNI organismo publikoa da, eta bere eginkizuna Gobernuko presidenteari eta Espainiako Gobernuari ahalik eta informazio gehien ematea da, gure herrialdeko lurralde-osotasunarentzako arriskutsua izan daitekeen edozein egoera prebenitu edo saiheste aldera.

Herri mailan, “espioi” deitu ohi zaie Inteligentzia Zentro Nazionaleko agenteei. Mundu osoko inteligentzia zerbitzuak misterioz inguraturik egon dira beti. Neurri batean, misterioa baino, sekretismoa nabari da, izan ere, eremu horretan sekretuak dira arriskuei aurre egiteko modurik eraginkorrenak.

Zaila da beti sekretuen eta informazioa jasotzeko eskubidearen arteko oreka mantentzea, baina gauza bat argi dago: gure herrialdeko segurtasuna bermatzeko arretaz lan egiten dute emakume eta gizon hauek, eta beraz espainiar guztien errespetua eta miresmena merezi dute.

CNIk gure lasaitasunaren alde lan egiten du, Indar Armatuekin eta Estatuko Segurtasun Kidegoekin batera.