Jaulkipen data: 04 urria 2018

Cine Español. Festival de Sitges

KONTSULTATU TARIFAK

Cine Español. Festival de Sitges

HISTORIA

ESPAINIAKO ZINEMA. KATALUNIAKO ZINEMA FANTASTIKOAREN NAZIOARTEKO JAIALDIA, SITGES

Espainian antolatu diren zinema-jaialdiei eskainitako zigiluen seriearekin jarraitzen du Correosek, eta Kataluniako Zinema Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdia omendu nahi izan du 2018. urte honetan. Jaialdia urriaren 4tik 14ra bitartean izango da.

Kataluniako Zinema Fantastikoaren Nazioarteko Jaialdia zinema fantastikoaren munduko lehen jaialdia da, eta hedabideetan eragin handiena duen kultura-adierazpena Katalunian. Sitgeseko Zinemaldiak ibilbide sendoa du dagoeneko, eta mundu osoko zinema fantastikoaren topagune izateaz gain hori erakusteko, aurkezteko eta proiektatzeko unibertso kitzikagarria da.
1968. urtean sortu zen, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 1. Nazioarteko Astea izenarekin, eta egun ezinbesteko hitzordu bilakatu bai zinemazaleentzat bai zinema eta ikus-entzunezkoen munduan erabiltzen diren joera eta teknologia berriekin hartu-emanetan egon nahi duen jendearentzat. Zinema fantastikoaren munduko lehen jaialdia izanik, maila handiko interpreteak, zuzendariak zein ekoizleak izaten dira bertan, besteak beste: Quentin Tarantino, Anthony Hopkins, Jodie Foster, Paul Verhoeven, Ralph Fiennes, George A. Romero, Cameron Diaz, Viggo Mortensen, Terry Gilliam, Rutger Hauer, Sarah Michelle Gellar, John Landis, Joe Dante, Zoë Bell, Dino de Laurentii, Takashi Miike, Wim Wenders, Tony Curtis, David Cronenberg, Vanessa Redgrave, Darren Aronofsky, Brad Dourif, John McNaughton, Peter Greenaway, John Woo, Park Chan-Wook, Johnnie To, Paul Naschy, Ray Liotta, Jon Voight, Sam Raimi, Robert Englund, Tarsem Singh, Roger Corman, Mira Sorvino, Santiago Segura, Narciso Ibáñez Serrador, Guillermo del Toro, Kim Ki Duk, Álex de la Iglesia, Aitana Sánchez Gijón, Guillermo del Toro, William Friedkin eta Susan Sarandon. Guztiek ere komunikabideen arreta erakartzen dute urtez urte.
Zinemaldia fundazio batek zuzentzen du, Sitgeseko Udalak, Kataluniako Generalitateak eta beste erakunde, elkarte nahiz enpresa publiko eta pribatu batzuek osatua.

Sitgeseko Zinemaldirako zigilua Premium paper-orriaren formatuan jaulkitzen da, eta efektu berezi bat darama; hura aurkitzeko, alabaina, argi ultramorearen pean jarri beharra dago, ezkutatzen duena ikus dadin.