Jaulkipen data: 10 urria 2018

Cine. Harry Potter

KONTSULTATU TARIFAK

Cine. Harry Potter

HISTORIA

ZINEMA. HARRY POTTER.

Zinemaren historian jarraitzaile gehien izan dituen saga bat protagonista da berriz ere Correosek Zinemari eskaintzen dion serieko zigilu batean.

Bloke-orri berria triptiko baten moduan argitaratuko da lehen aldiz, eta Harry Potter du protagonista nagusia.

Harry Potter zinema-serieak zortzi film ditu guztira, Harry Potter oinarritzat hartuta. Gazteentzako zazpi eleberrien seriea da, J. K. Rowlingbritainiarrak idatzitakoak, eta protagonista izen bera duen fikziozko magoa da. Fantasiazko zinemako filmak dira, sagako eleberrietan oinarrituak, eta denak estreinatu ziren 2001etik 2011ra bitartean. ​ Sagako liburu bakoitzeko film bat egin zen, azken liburuaren kasuan izan ezik. Azken hori bi filmetan banatu zen. Film luze hauek Warner Bros estudio estatubatuarrak produzitu zituen.

Harry Potter sagak, Harry Potter mago gaztearen abenturakkontatzen ditu, Hogwarts Magia eta Sorginkeria eskolan ikasten dagoen urteetan. Bere lagun Hermione Granger eta Ron Weasley-rekinbatera, magiaren mundua menperatzen saiatzen den Lord Voldemort mago gaiztoari egin behar diote aurre, alegia, zenbait urte lehenago bere gurasoak hil zituen magoari.

Bloke-orrian Harry Potterren ezinbesteko elementuak ageri dira, hala nola, bere lagunak (Ron eta Hermione), Hogwarts Magia eta Sorginkeria eskolaren gazteluaren alboan. Berriro ere berrikuntzari helduz, bloke-orriak cold foil delakoa du makila magikoaren argi-izpian eta Harry Potter hizkietan, saga osoa inguratzen duen magiaren omenez.