Jaulkipen data: 13 apirila 2018

Cine. Star Wars. Han Solo

KONTSULTATU TARIFAK

Cine. Star Wars. Han Solo

HISTORIA

ZINEMA. HAN SOLO.

Zinemaren historian jarraitzaile gehien izan dituen eta gizartean arrakastarik handienetarikoa izan duen saga bat protagonista da berriz ere Correos-ek Zinemari eskaintzen dion serieko zigilu batean.

Bloke-orri berriaren protagonista nagusia bere filmetako pertsonairik garrantzitsuenetako bat da. Pertsonaia horrek, gainera, film propio bat ere izan zuen, prekuela bat, alegia.

Han Solo da pertsonaia hori, Aliantzako liderra bilakatu zen kontrabandista, Errepublika berrezartzeko asmoarekin. Bere ekarpena ezinbestekoa izan zen Inperio Galaktikoarekin akabatzeko.

Pertsonaia bere espazio-ontzi preziatuarekin lotzen dugu zuzenean, Milurteko Belatzarekin. Bloke-orrian ontziaren zirriborroa ageri da, eta haren zati batzuk nabarmenduta eta iruzkinduta daude. Kanpotik ontzi zahar eta kalamastra zirudien, baina barruan hobekuntza pila ezkutatzen zituen, eta haiei esker abiadura handiko ontzia zen. Potentzia handiko motorrarekin, Inperioko Izarretako Destruktoreekin akaba zezakeen.

Zigiluak Alden Ehrenreich aktorearen argazkia du, pertsonaiaren izena daraman filmean Han Solo dena: Han Solo: A Star Wars Story. Laster izango dugu zineman.

Horren aurretik, Harrison Ford aktoreak interpretatu zuen pertsonaia hori. Sagako lehen filmetan, Ford gaztea zenean, gure pertsonaia Leia printzesarekin ezkondu zen, eta gertakizun horrek garrantzia handia izan zuen historia galaktikoaren bilakaeran.

Zaila da Han Solo gogora ekartzea Chewbacca bere lagun leiala, Milurteko Belatza ontziko kopilotua, aipatu gabe, Star Wars sagako zaleen pertsonaia kuttunenetako bat izan baitzen.

George Lucas, sagaren sortzailea, bere lagun min Francis Ford Coppolan inspiratu zen pertsonaia hori diseinatzeko.

2015. urtean, Star Wars: VII. Atala: Indarraren Iratzartzea filmak Han Solo heldu bat azaldu zigun, Endor Bataila bukatu eta handik 30 urtera.