Jaulkipen data: 21 iraila 2018

D.O.P. Castilla y León

KONTSULTATU TARIFAK

D.O.P. Castilla y León

HISTORIA

JATORRI-DEITURA BABESTUAK.

Gure zentzumen guztiak pizten dituen usain bat badago Espainian, urdaiazpiko iberikoarena da.

Guijueloko urdaiazpiko platerkada bat eta Ribera del Duero ardo-kopa bat aitzakia bikaina dira lagunekin elkartzeko, elkarrizketa atsegina izateko, lorpenak ospatzeko eta porrotak jasateko.

Urdaiazpikoaren usain horrek bustitzen du bloke-orri hau, Ribera del Duero Jatorri-deitura Babestuaren eta Guijuelo Jatorri-deitura Babestuaren omenez jaulkitako bi zigilu biltzen dituena.

Ardoari eskainitako zigiluan mahatsondoaren enborrak eta ardo-kopa batek topa egiten dute. Munduko ardo onenetako bat Gaztela eta Leonen ekoizten da. Vacceo de Pintia aztarnategian, Padilla de Dueron, ikus daiteke duela 2.500 urte jadanik ardoa ekoizten eta kontsumitzen zela.

1982an eman zuen Nekazaritza Ministerioak Jatorri-deitura hau, eta orduantxe onartu zen lehen araudia.

Urdaiazpiko iberikoari eskainitako zigilua, berriz, zelaian aske dauden txerriak ikus daitezke. Ezkur-txerriak aske bizi dira beti, espazio zabaletan; horri esker, gihartsuak dira eta gantz asko dute.

Txerri iberikoen bereizgarriak hauek dira: azal iluna, ile gutxi, mutur luze eta mehea, eta atzeko hanka luze eta argalak. Belarri handi eta puntazorrotzak dituzte, eta tolestean txerriaren begiak estal ditzakete.

“Guijuelo" Jatorri-deitura 1986. urtean eman zen. Izena Salamancako udalerri batetik hartzen badu ere, Gaztela eta Leonen ez ezik beste hiru autonomia-erkidegotan ere hazten dira txerri hauek: Gaztela Mantxan, Extremaduran eta Andaluzian, hain zuzen.

Zigiluak urdaiazpiko-puska bat du lehen planoan, kolore bizikoa, egoki zaizkion zerroekin apaindua. Eta zigilua lurrintzen duen usainarekin, hura jateko gogoa ere senti daiteke. Hala eginez gero, urdaiazpikoaren zaporea dastatu daiteke.

Beste behin ere, Correos-ek zigiluak berritzen ahalegintzen da, usaindu eta dastatu daitekeen zigilu honekin.

Carmen Álvarez Casanova