Jaulkipen data: 05 otsaila 2018

Disello 2017

KONTSULTATU TARIFAK

Disello 2017

HISTORIA

DISELLO. 2017.

Ondoz ondoko laugarren urtez, Correos-ek Zigiluen Diseinuaren Lehiaketa Nazionala antolatu du. Lehiaketaren helburua da zigiluaren balioa nabarmentzea, adierazpen artistikoen euskarri, historia-kontalari eta kultura-igorle baliotsua da eta, baita frankeo-elementua ere, noski.

Lehiaketa diseinu filatelikoaren erreferente bihurtu da dagoeneko. Aurten, izan ere, jende askok parte hartu du, iaz baino gehiagok. 2017an 1.600 diseinu original aurkeztu dira; horietatik, 745 kategoria orokorrekoak dira, eta 855, berriz, gazteen kategoriakoak.

Horien artean, 40 diseinu finalista aukeratu dira kategoria bakoitzeko; haietako 20 herritarren botoen bidez hautatu dira, eta beste 20 diseinuak filateliaren eta diseinuaren munduko pertsona ospetsuek osatutako epaimahai baten irizpide profesionalaren arabera hautatu dira.

Hauek dira 2017ko Zigiluen Diseinuaren IV. Lehiaketa Nazionalaren irabazleak: Simona Peres kategoria orokorrean eta Alba Guzmán Alcalde gazteen kategorian.

Kategoria orokorreko irabazlearen diseinuan emakumezko izaki onirikoa agertzen da, tonu moreetan, maitasunez beteriko hitzak idazten dituena luma batekin.

Gazteen kategoriako diseinuan, bestalde, mandril bat agertzen da, animalia horren ilearen kolore bereizgarriekin.

Irabazle biek aukera izango dute beren diseinua zirkulazioan ikusteko, diseinu irabazleak erakusten dituzten zigiluak ekoitzi eta jaulkiko baititu Correos-ek 2018an.

Horrez gain, irabazleen lanak eta diseinu finalistak erakusketa ibiltari baten parte izango dira, 2018an Espainiako Correos-en beste egoitza batzuetan zehar ibiliko dena.

Lau urte daramatza Correos-ek ekimen hau antolatzen. Hain zuzen ere, Espainiako filateliak bere lana ezagutarazteko eta, batez ere, zigiluaren balioak helarazteko duen gaitasunaren beste adierazle bat da honako proposamen hau.