Jaulkipen data: 09 otsaila 2018

Efemérides. 250 años de Circo (1768-2018)

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. 250 años de Circo (1768-2018)

HISTORIA

Zirkuaren 250. urteurrena (1768-2018) – Girona, Circus World Capital

Zirku-ikuskizuna Londresen sortu zen 1768an, zaldi gaineko ingeles akrobata Philip Astleyren eskutik. Bere lehiakideetako batek, Thomas Pricek, urte horretako uztailean bertan ekarri zuen ikuskizuna Espainiara. Zirkuak, beraz, 250 urte bete ditu sortu zenetik, baita gure penintsulara heldu zenetik ere; horren harira, Gironan izango da aurtengo Elefante de Oro Zirkuaren Nazioarteko Jaialdia.

Britainiar Inperioaren dinamismo militarrak zaldi-kultura sakona eta gerretako erritmo gogorretara ohitutako zaldi indartsuak ekarri zituen berekin. Bakealdietan, militarrek eta mertzenarioek zaldiketa-molde ikusgarria garatu zuten, aukera eman ziena, sarrera ordaindu eta gero, beste diru-iturri bat izateko. 1760ko hamarkadan, ingelesen zaldi gaineko akrobaziak eta orekak udaberritik udara bitartean erakusten ziren Londresen (batik bat Islingtongo mendixken arteko belardi estuetan) eta neguan, berriz, Europa osoan eta kolonietan. Entretenimendu berriak ezin hobeki islatzen zuen garai hartako gizakiak natura menderatzeko zuen gogoa, ageriko nagusitasunez erlazionatzen baitzen berarekin. Abian zen zirkuaren ikuskizuna.

Espainiako Liburutegi Nazionalean gordetako grabatu batzuen arabera, Thomas Price ingelesak Madrilgo Alcaláko ateko zezen-plazan eta Buen Retiroko errege-jauregiaren plaza itxian antzeztu zuen 1768an (ER2807 zk.). Pricen emanaldiak aitzindari izan ziren genero berri hartan; mende eta erdiz, izan ere, ariketa horietan espezializatutako berrogeita hamar zaldi-tropa baino gehiago erakarriko zituen herrialdean. Aipatu urteurrena Elefante de Oro Zirkuaren Nazioarteko Jaialdiaren esparruan ospatzen da, herrialdeko zirku-ekitaldirik garrantzitsuena, hain zuzen ere; jaialdiaren zazpigarren edizioa Gironan izango da, eta Europako 17 herrialdetako 80 artista berri aurkeztuko dira. Munduko bost zirku-jaialdirik handienetako bat da, Circus Arts Foundation erakundeak antolatutakoa, eta urtero 30.000 ikusle erakartzen ditu.

Zigiluak 1768ko grabatu bat irudikatzen du, Zaldiz ibiltzea deiturikoa, Bernardo Albiztur y Tornariak egina; egun, Espainiako Liburutegi Nazionalean dago gordeta. Premium paper-orrian aurkezten da honako jaulkipen hau, zirkuaren karparen pop up trokelatuarekin.