Jaulkipen data: 10 urtarrila 2018

Efemérides. Protocolo de Madrid sobre la Antártida 1998-2018

KONTSULTATU TARIFAK

Efemérides. Protocolo de Madrid sobre la Antártida 1998-2018

HISTORIA

Ikusi, halaber, “Lehen Eguneko Gutun-azala” - “Zigilu-marka”

1991n Antartikoko Tratatuaren ingurumena babesteko Protokoloa sinatu zen Madrilen. Tratatua Antartikoko Tratatuaren Sistema indartzeko sortu zen, munduaz bestaldeko ingurumena hobeto babesteko premiak bultzatuta.

Hitzarmen horretan, “bakeari eta zientziari eskainitako” natura-erreserbatzat hartu zen Antartika. Zazpi urte geroago, hots, 1998ko urtarrilaren 14an, indarrean sartu zen hura sinatu zuten 28 herrialdeetan; urteak igaro ahala, 2015era arte, beste bederatzi herrialdek berronetsi dute hitzarmena.

Tratatuaren helburu nagusia da munduko zati hori beste ezeren gainetik babestea, bere ingurumen-balioa dela eta; eskualdea, bestalde, oso baliotsua da ikerketa zientifikoak egiteko eta, hartara, munduko ingurumena hobeto ezagutzeko.

Estatu-kide guztiek eskualdeko segurtasuna nola zaindu behar duten ezartzen du hitzarmenak, baita hondamendietan edo larrialdietan nola jardun behar duten ere. Turismoa kontrolatu ere egin behar dute, Antartikaren ingurune bereziari kalte egin ez diezaion.

Zigiluak Madrilgo Protokoloa indarrean sartu zen unea ospatzen du. Atzealde urdina kontinentea inguratzen duten ozeanoen adierazle da. Erdialdean, Antartikaren irudia agertzen da, tratatuan parte hartzen duten herrialde guztien banderek inguratuta. Kontinentearen siluetatik izpi batzuk ateratzen dira, Antartikoko Tratatuak 2002an hartutako ikurraren oroigarri. Espainiako bandera zigiluaren izkina batean azaltzen da, baita 1998-2008 datak ere.

Tratatua oso garrantzitsua da berekin dakarren guztia dela eta. Babes horri esker, ikerketa ugari burutu daitezke muturrekoak eta, aldi berean, bereziak diren baldintzetan, ezinbestekoak direnak, orobat, emaitza onak erdiesteko. Espainiak bi base iraunkor ditu munduko bazter urruti honetan, eta hainbat proiektu garatzen dira bertan. Juan Carlos I.a Antartikako baseaz eta Gabriel de Castilla Antartikako baseaz ari gara, hain zuzen ere.