Jaulkipen data: 23 apirila 2018

Europa. Puentes. Puente de la Maza. San Vicente de la Barquera

KONTSULTATU TARIFAK

Europa. Puentes. Puente de la Maza. San Vicente de la Barquera

HISTORIA

Aurten ere, PostEurope-ko kide diren Europako administrazio eta posta-enpresek zirkulazioan jarri dute Europa seriea, gai komun batekin argitaratzen dena. Oraingoan, zubiak dira argitalpen honetako protagonistak.

Espainiak jaulkitzen duen zigiluan Puente de la Maza zubia ageri da, San Vicente de la Barqueran (Kantabria) dagoena

Zubi hori XV. eta XVI. mendeen artean eraiki zen. 28 arkuk osatzen dute, erdi-puntukoak, eta zubi-bular biribilduak ditu. Bere garaian 32 arku izan zituen, eta erresumako arkitektura lan handi eta garrantzitsuenetako bat izan zen. Azpimarratzekoa da aurretik beste plataforma bat zegoela haren tokian, egurrezkoa, VI. mendean egina.

Zubia eraikita errotik aldatu ziren eskualde osoko komunikazioak, eta San Vicente de la Barqueraren (Kantabria) hiri morfologia betirako aldatu zen.

Bere historia luzea kontuan hartzen badugu, zubi honek ere baditu bere kondairak. Herriko tradizioaren arabera, desio bat eskatu eta zubia arnastu gabe igarotzen bada, desioa beteko da. Hori dela eta, Desioen Zubia izenaz ere ezagutzen da.

Zubi honek San Vicente de la Barquera monumentu-hiribilduko komunikazioak errazten ditu. Kantabriar kostaldeko herri ederrenetako bat dugu hori. Itsasadarrak, hondartzak... dena Oyambre Parke Naturalaren eremuan. Horiei esker, oso erakargarria da udan bisitatzeko.

Eta, horiez gain, hango elizek eta monumentuek, bertako jaiek eta ohiturek hala nola gastronomia ikusgarriak balio ikaragarria ematen diote.

Correos-ek Europa seriearen barruan jaulki dituen zigiluan eta Premium orri-paperean zubiaren irudi panoramikoa ageri da, eta Kantabriako ohiko paisaia berdea du margotuta. Zubiaren silueta trokelatuta dago eta zubia itsasadarrean islatuta ikus daiteke.

Zigiluak, arkitektura-lan honen izenaz gain, Europa seriearen logotipoa eta “ñ” hizki ezaguna dakartza, azken hori España markaren ikur.